Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Proiektuak

STEM Tailerrak lehen hezkuntzako gelarako

Lehen Hezkuntzako irakasleak STEM mundura gerturatzea (Science, Technology, Engineering and Mathematics). Arduraduna: Patricia Aranguren Garacochea

Nafarroako Lehen Hezkuntzako irakasleek ikastaro bat egiten ahalko dute ikasleak eskolako lehen etapetatik STEM mundura gerturatzeko.

Zientzia eta teknologia izan dira gizartearen garapena gidatu izan duten eta gaur egun ere gidatzen duten eragile eta zutabe garrantzitsuenak. Aurreratuen dauden eta bizi kalitate hoberena duten herrialdeetan babes sozial eta ekonomiko handia dute zientziek.

2022-2023 ikasturtean, Nafarroan Lehen Hezkuntzan 41.519 ikasle ditugu guztira matrikulatuta, eta, beraz, irakasleen bidez baino ezin gara haiengana iritsi. Horregatik, proiektu honen helburua ezagutza zientifikoak beren burua “letretakoa” dela esaten duten horiengana gerturatzea da, haiei ikasgelan zientzia eta teknologia irakasteko beharrezko tresnak eta ezagutzak emanez, horrek eskolako lehen etapetatik STEM bokazioak sustatuko dituelakoan.

Jarduera tailer esperimental sorta bat oinarri duen ikastaro bat da. “Hands on” metodologia erabiliko da, hau duena helburu nagusia: ikasleek modu praktikoan ikastea oinarrizko STEM kontzeptuak, uneoro ikaskuntzaren erdigunean jarriaz.

                          

 

Ikastaroak bi orduko sei saio ditu. Ikastaroaren saioek eduki hauek dituzte:

  • 1. saioa: Sarrera. Tailerra: “Emakumeak zientzian”
  • 2. saioa: Tailerra: “Diseinatu zure Led postala”
  • 3. saioa: Tailerra: “Eraiki zure Artbot-a eta margotu berarekin”
  • 4. saioa: Tailerra: “Orekaria”
  • 5. saioa: Tailerra: “Iraulki kamioia”
  • 6. saioa: Tailerra: “LEGOz eraiki STEM bokazioak”