Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Proiektuak

Landareen bioteknologia unibertsitate aurreko ikasleengana hurbiltzeko ahalegina

Unibertsitateko ikasleek dibulgazio zientifikoko hitzaldiak emanen dituzte eta artikuluak idatziko dituzte, eta idatzitako testuok publiko orokorrari zuzendutako liburu batean bilduko dira.

Dibulgazio zientifikoko proiektu honen helburua unibertsitate aurreko ikasleen zientziarako grina eta unibertsitateko ikasleen dibulgazio zientifikorako grina sustatzea da. Horretarako, landareen bioteknologiaren jakintza-arloan, unibertsitateko ikasleek dibulgazio zientifikoko zenbait artikulu eta edonork ulertzeko moduko liburu bat argitaratuko dituzte.

Gainera, hitzaldi labur batzuetan (10 min), hizkera argi eta erraz ulertzekoa erabiliz, unibertsitate aurreko ikasleei landareen bioteknologiak gure bizitzan zer garrantzi duen erakutsiko diete.