Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Barne komunikazioa

Komunikazio Atalak, funtsean, bi bide erabiltzen ditu barne-komunikazioa lantzeko: Arrosadia aldizkaria eta Komunikazioak buletina.

Arrosadia aldizkaria

Helburua

Helburua da ikasleei, egresatuei eta haien familiei Unibertsitatearen jardueraren berri ematea eta, aldi berean, Unibertsitateari buruzko irudi moderno eta bizia ematea. Paperez eta tabloide formatuan argitaratzen da. Ikusi azken zenbakia

Konpromisoak

  • Arrosadia aldizkaria; urtean lau zenbaki editatu eta argitaratzea.
  • Ikasleen eta egresatuen artean 25.000 ale banatzea.

Arrosadia digitala buletina

Helburua

Egresatuekin on line komunikatzeko tresna bat da; azkar irakurtzeko moduko produktu arin bat eskaintzen zaie, eta berariazko eduki batzuk ditu ikasle ohientzako (graduondoko eskaintzak, espezializazio ikastaroak, enplegua, ikerketa eta berrikuntza jarduerak…). Ikusi azken zenbakia

Konpromisoak

  • Buletin bat hilean behin egitea

Komunikazioak buletin digitala

Helburua

Helburua da unibertsitate-erkidegoari (AZLeri eta Irakasle-Ikertzaileei) eta ikastetxeei Unibertsitatearen azken jardueraren berri ematea. Ikusi azken zenbakia

Konpromisoak:

  • Astean behin buletin elektroniko bat egitea, posta elektronikoz zabaltzeko.

Karteleria dinamikoa

Helburua

Barne-komunikazioa unibertsitate-erkidegoarekin, ikasleekin bereziki, sendotzea, campuseko hainbat instalazioetan jarrita dauden pantaila-sare baten bidez.

Konpromisoak:

  • Karteleria dinamikoko edukiak kudeatu eta editatzea. Edukiak txertatzeko eskaerak posta-helbide honen bidez bideratu behar dira: servicio.comunicacionATunavarra.es