Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Komunikazioa

Hasiera > Komunikazioa > Sustapena eta marketina

Sustapena eta marketina

Komunikazio Atalak Unibertsitatearen sustapenean parte hartzen du ikasleak erakartzeko, eta merkatutekniarekin, hezkuntza eskaintzaren zabalkundearekin, nortasun grafikoaren eta irudi korporatiboaren kudeaketarekin eta abarrekin lotutako zereginak bere gain hartzen ditu.

Partes de este texto:

Sustapena eta marketina

Helburua

Helburua ikasleak hartzea da eta, aldi berean, Nafarroako Unibertsitate Publikoak goi-mailako ikasketak egiteko duen lehentasunezko tokia etengabe hobetzea.

Konpromisoak

  • Urtean behingo Sustapen Plan bat lantzea Unibertsitatearen hezkuntza arloko eskaintza zabaltzeko. Ekintza hauek daude barne:
    • Oinarrizko informazio-materialak editatzea (ikus-entzunezko produktuak barne) hala Unibertsitate osokoak nola zerbitzu edo unitate jakin batekoak, unibertsitatea bisitatzen duten edo hartaz galdetzen dutenen artean banatzeko.
    • Aholkularitza eta lankidetza, sailek eta zerbitzuek talde jakin batzuei zuzendutako sustapen-jarduerak abian jartzeko (Ateak Zabaltzeko jardunaldiak; ikerketan hasteko jardunaldiak, unibertsitate aurreko ikasleentzako; azoketan parte hartzea, etab.)
    • Unibertsitateak standen bidez azoketan eta antzeko agertokietan duten parte hartzeari buruzko ebaluazioa egitea eta, hala badagokio, aipatu jarduketa egitea.
  • Irakasleei Unibertsitatearen inguruko material grafikoa eta informatiboa ematea aurkezpenak egiteko.