Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Antolamendua, Kalitatea eta Prozesuak

Hasiera > Antolamendua, Kalitatea eta Prozesuak

Ver item previo de carrusel Ver item siguiente de carrusel

Gurekin egin nahi duzu bidaia?

+ Jakitea

Etor zaitez nirekin

+ Jakitea

Kalitateari buruzko politika eta helburuak

+ Jakitea

Ikastegi bateko prozesuen mapa

+ Jakitea

 

Kalitatearen etengabeko hobekuntza

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) kalitatearekiko konpromiso sendoa izan du hasieratik, eta konpromiso hori 2001-2004ko I. Plan Estrategikoan islatu zen. 2005-2008ko II. Plan Estrategikoak Kalitatearen Barne Bermerako Sistema (KBBS) baten diseinua planteatu zuen, baita titulu ofizialak Europako Unibertsitate Eremura egokitzea ere. 2011-2014ko III. Plan Estrategikoak beste kudeaketa-jarduera batzuk hartu zituen barne, kalitatea bermatzeko sistema oso baten ikuspegitik.

Kudeaketa-sistema oso baterantz aurrera egiteko ideia hori 2016-2019ko IV. Plan Estrategikoan gauzatu zen. Bertan, unibertsitateko kudeaketan kalitate eredu bat ezartzearekin lotutako helburuak jaso ziren; eredu hori ingurunearen beharretara bideratua egon behar zen, eta egresatuen enplegagarritasuna eta ekintzailetza hobetzea zuen helburu. 

2020-2023ko V. Plan Estrategikoak (orain indarrean dena) kalitatezko hezkuntza-eredu bateranzko orientazioari eusten dio, eta NUPen Kalitateari buruzko Politika deskribatzen du, zeina erabateko kalitatearen printzipioetan oinarritzen baita, ikastegien egiaztapen instituzionalari ekiteko helburuarekin. 

Kalitatearen Barne Bermerako Sistema (KBBS) ezarri zenetik, ikastegi guztiek Ikastegiko Kalitatearen Berme Batzordea (IKBB) dute. Batzorde horrek eta Unibertsitatearen Kalitate Batzordeak (Estatutuen 71. eta 72. artikuluan dago arautua) Nafarroako Unibertsitate Publikoan kalitatearen ardura duen egitura osatzen dute.

Antolaketaren eta Kalitatearen Unitateak aholkularitza- eta informazio-lanak egiten ditu batzorde horientzat, eta behar den laguntza ematen du unibertsitateak eta ikastegiek parte hartzen duten eta kalitatearekin lotuta dauden prozesu guztietan.

 

Kalitate Batzordea

     

Jakitea +

Zerbitzuen kudeaketa

Jakitea +