Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Ebaluazioa Instituzionala

NUPek, 2008an, eta, 1393/2007 Errege Dekretuak planteatzen zuen bezala, bere II. Plan Estrategikoaren eskutik, Kalitatearen Barne Bermerako Sistemaren (KBBS) diseinua jarri zuen abian; sistema hori ikasketa-plan berrien parte izatea zen helburua, tituluen etengabeko hobekuntzara bideratutako kalitatearen arloko ekintzei estaldura emateko.

NUPen ingeniaritzetako graduko eta unibertsitate masterreko titulu guztiak, KNZ zigiluak barne (Kalitatearen Nazioarteko Zigilua), egiaztatzea eta positiboki akreditatzea ekarri duen mugarri hura gertatu eta urte batzuetara, NUPek planteatu du, bere V. Plan Estrategikoa (2020-2023) garatzeko lehentasunezko helburu moduan, AUDIT programaren barneko ikastegikako ebaluazio instituzionalari heltzea, 420/2015 Errege Dekretuan deskribatzen den bezala.