Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Posta kontuak

Partes de este texto:

AZL ETA I-I

Postontziaren tamaina

3 GB hartu behar ditu gehienez posta elektronikoko postontziak.

Postontzia optimizatzeko jardunbide onak

Postontziaren tamaina optimizatua edukitzeko aholku hauek emanen dizkizuegu:

  • Ezabatu itzazue behar ez dituzun mezu guztiak.
  • Hustu ezazue zakarrontzia, kontuan hartzen baita postaren kuota zenbatzean.
  • Garrantzitsua da zerbitzariaren postontzietan eta karpetetan mezu gehiegi ez edukitzea. Thunderbirdek ez ditu ongi kudeatzen eta asko moteltzen da bere funtzionamendua. Postontzi edo karpeta bakoitzean gehienez ere 1.000 mezu edo 1GB edukitzea gomendatzen dizuegu.
  • Pasatu mezuak zerbitzaritik erabiltzaile bakoitzaren PCan dituzuen karpeta lokaletara. Begiratu Sarrerako postontziko Bidaliak postontzia.
  • Karpeta lokal horien segurtasun kopiak maiz egiteko gomendatzen dizuegu.
  • Baietz esan Thunderbirdi, karpetak trinkotu nahi ote ditugun galdetzen badu.

 

Kontuak sortzeko eskaerak

NUPeko postarako araudiak ezartzen du noiz sortuko diren kontuak edo aliasak. NUPen nomina jasotzen duten guztiei ofizioz sortuko zaie kontu bana eta ez dute tramiterik egin behar horretarako. Kontu bat eskatzeko, kontu horren arduradun bat egon behar da NUPen. Arduradun horrek kontua sortzeko eskatu behar du NUPeko bere posta kontutik, eta informazio hau eman:

  • Komunikazio Zerbitzuak onartu duela kontuaren izena.
  • Idazkaritza Nagusiari eskaera bat bidali behar zaio eta informazio hau eman:
    • NUPekoa den arduradunaren izena eta bi deitura.
    • Zein sailekoa edo ikastegikoa den, edo zein jakintza-arlokoa, ikerketa-proiektukoa...
    • Zertarako den kontua eta noiz artekoa den.
    • Kontua edukiko duenaren izena, bi deitura eta NANa.
    • Zein zen NUPeko bere kontua, lehendik baldin bazuen ( ...@e.unavarra.es izaten da).
    • NUPen egoteko duen beka edo kontratua NOIZ HASTEN zaion eta NOIZ BUKATZEN zaion.

Kontuak noiz ezabatuko diren

Erabiltzaileak Unibertsitatearekin duen erlazioa bukatzen denean, Unibertsitateak beretzat gordetzen du helbide elektronikoaren baja emateko eskubidea. Horrek ez du esan nahi berehala ematen dela baja egoera. Hala ere, aldian behin (aldizkakotasun finkorik gabe) ezabatu eginen dira kontuak, zein den mezuak gordetzeko espazioaren beharra, horren arabera.