Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Antibirusa

Windowserako antibirusa

Unibertsitateak Eset EndPoint antibirusa erabiltzeko Campus lizentzia dauka.

Kudeaketa zentralizatu hobea egiteko aukera emateaz gain, Windows, Mac eta Linux sistema eragileentzako irtenbide bera eskaintzen du ESET End Pointek. Unibertsitateak erosten dituen ordenagailuetan berez ipintzen den hasierako softwarearen parte da ESET End. 

Eskatzeko prozedura

Antibirusa berez jartzen da esparru-hitzarmenaren arabera jartzen diren ordenagailu berri guztietan, eskatu gabe. Hala ere, instalazio bat egin behar baduzu, jarri harremanetan Erabiltzaileari Laguntzeko Atalarekin.

Etxerako antibirusa

ESET antibirus korporatiboarekin egindako lizentzia-akordioaren barruan ez dago etxerako antibirus komertzialik, NUPeko langileen jabetzakoak diren etxeko ordenagailuetan jartzeko (etxean eta norberak erabiltzeko ordenagailuak).

Nolanahi ere, ezinbestekoa da birusen eta malwareen aurkako segurtasun produktu bat edukitzea erabiltzen ditugun ekipo guztietan. Horrez gainera, eguneratuta eduki behar dira.

Antibirus komertzialik nahi ez badugu, badaude erabat doakoak diren antibirusak etxean erabiltzeko ordenagailuetarako.

Harremanetarako

Irakasle-ikertzaileak
Administrazioko eta zerbitzuetako langileak