Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EN
  • EU

Mentorizatu seniorrak

Informazioa Mentorizatuentzat

Mentorizados

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Mentoretza Seniorraren Programari esker harremanetan jartzen ahalko zara esparru diferenteetako profesional, ekintzaile eta enpresa eta erakunde laguntzaileetako zuzendaritzako kide eskarmentudunekin.

Graduko edo masterreko azken ikasmailako ikaslea bazara eta mentore batek ematen ahal dizun eta zure enplegagarritasuna hobetzeko lagungarri izango duzun esperientzia eskuratu nahi baduzu, hau da zure programa. Zure mentoreak entzun, aholkatu eta lagundu egingo dizu lana bilatzeko lehen urratsetan edo ekimen ekintzailearen hasieran.

Mentorea esleitzeko, ikasleak zer titulazio egin duen eta zein helburu profesional dituen hartzen da kontuan, betiere mentorearen eta mentorizatuaren arteko kidetasun handiena bilatuz.

 

Partes de este texto:

Nolakoa da programa?

  • Saioak mentorearekin. Gutxienez ordubeteko bi saio izango dituzu zure mentorearekin, esperientziak trukatzeko eta, hala, zure lan-aukerak hobetzeko eta zure ibilbide profesionala bideratzeko.
  • Orientazio lantegiak Nafarroako Unibertsitate Publikoan: "CVa, CV digitala eta motibazio gutuna", "Erabili sare sozialak lana bilatzeko", "Ikasi lan merkatuan mugitzen", "Izan arrakasta lan-elkarrizketetan". Egin klik hemen lantegietako informazioa kontsultatzeko.

Programa honetan parte hartzeagatik unibertsitate hedapeneko kreditu 1 lortu ahal izanen duzu. 

Kreditua lortzeko, beharrezkoa da:

• Aurrez aurreko 4 tailerretara joatea (8 ordu guztira).
• Mentorizatzen duen pertsonak deitutako bileretara joatea.

Informa zaitez prestakuntza osagarriko unibertsitate jarduerengatiko kredituak aitortzeko prozeduraz.

Informa zaitez prozedurari buruz unibertsitate-hedapeneko jarduerengatik kredituak aitortzeko gidan

Subir

Izena eman nahi dut

Programa graduko azken ikasmailako, masterreko eta doktoretzako ikasleei dago zuzendua, baita 2022-2023 eta 2021-2022 ikasturteetan NUPen egresatu direnei ere.

Programa hau interesatuz gero, jarri gurekin harremanetan: fundacion.orientacion@unavarra.es.

 

INSKRIPZIOA ITXITA  

 

Eskaera egiteko, hau egin behar duzue erregistratu zaitez izena emateko webgunean, eta, eskatzen zaizunean, eremuak bete.

Izena ematean, hautatuko duzu zer saiotan hartuko duzun parte programaren barrenean. Gogoan izan hau aukeratu behar duzula:

  • Proposatzen diren lau aurkezpen-saioetako bat.
  • Lau tailerretako bakoitzeko edizio bat
    • CVa, CV digitala eta motibazio gutuna
    • Erabili sare sozialak lana bilatzeko
    • Ikasi lan merkatuan mugitzen
    • Izan arrakasta lan-elkarrizketetan

 

UPNAPASS

 

 

Subir

Harremanetarako

Informazioa eta izen ematea 

Marina Cisneros Poo

 (+34) 948 16 89 45

  fundacion.orientacion@unavarra.es

 

 

NUP Fundazioa 
Sario Eraikina. Arrosadiko Campusa
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
31006 Iruñea
Tel.: + 34 948 16 9813 / +34 619 64 99 99
fundacion.orientacion@unavarra.es
www.unavarra.es\fundacionuniversidadsociedad

 

Subir