Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Lege oharra

Lege oharra

Uztailaren 11ko 34/2002 Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkatarizta Elektronikoaren Legeak eta beste arau aplikagarri batzuek ezartzen dutena betez, honako informazio hau jakinarazi nahi zaie Nafarroako Unibertsitate Publikoaren www.unavarra.es web-orrialdearen erabiltzaileei:

Titularra eta harremanak

www.unavarra.es web-orrialdea eta unavarra.es interneteko domeinua Nafarroako Unibertsitate Publikoarenak dira.
Apirilaren 21eko 8/1987 Foru Legeak sortu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoa (1987ko ekainaren 12ko E.A.O, 140. zk.). Uztailaren 2ko 25/2002 Foru Legeak aldatu zuen lehenago aipatutakoa, ikasketak Tuteran ezartzeko (2002ko abuztuaren 20ko E.A.O, 199 zk.). Unibertsitatearen IFZa Q 3150012G da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren helbidea honako hau da:
Arrosadiko campusa
31006 - Iruña
Tuterako campusa
Tarazonako etorbidea, z/g
31500 Tutera

Erabiltzaileek harreman zuzena eta eraginkorra ezartzen ahalko dute Unibertsitatearekin idatzizko komunikazioaren bidez, lehen esandako helbidera gutunak bidaliz, edo ondoren aipatzen diren bitarteetako edozein erabiliz:

Webgunearen helburua

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webguneak mota guztietako edukiak eta zerbitzuak eskaintzen ditu, denak Unibertsitateari dagozkion eginkizunekin lotuta: irakaskuntza, ikasketa, ikerketa eta unibertsitateko zabalpena. Eduki eta zerbitzu hauek eskaintzen zaie, kasuaren arabera, publiko guztiari eta horretarako baimena daukaten unibertsitateko komunitateko kideei.

Bitarteko honen bidez zabaltzen diren edukiek informazioa ematea beste helbururik ez dute. Unibertsitatearen esku geratzen da informazioa zabaltze hori etetea edo bertan behera uztea, osoki edo partez, aldez aurretik gaztigurik egin gabe, eta are informazio hori mugatzea edo hartara sartzeko baimena galaraztea ere. Edonola ere, eduki horiek ez dute ordezkatzen egunkari ofizialetan argitaratu behar diren ekintza eta xedapenen publizitate legezkoa, ez eta Unibertsitateak, bere prozedura administratiboa gauzatuz egiten dituen ekintzen jakinarazpena ere.

Erantzukizunaz salbuestea

Nafarroako Unibertsitate Publikoak ez du bere gain hartuko ondoren aipatzen direnetakoren batekin loturiko erantzukizunik:

  • unavarra.es doimenuarenak ez diren eta Unibertsitatearen webgunetik estekatuta dauden hirugarrenen orrien edukiak edo sistemak.
  • Komunikabideetan argitaratu diren hirugarrenen iritziak, webgune honen bidez zabal litezkeenak.
  • Sistema elektronikoaren deskonexioek, interferentziek edo telefono matxurek, birus informatikoek, programa maltzurrek edo bere kontrolpean ez dagoen edozein faktorek sortzen dituzten kalteak.

Jabego intelektuala eta industriala

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webguneko eduki guztiak beren jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideek babesten dituzte, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarenak edo berari loturiko erakundeenak dira, edo bestela Unibertsitateari erabiltzeko baimena eman dioten hirugarrenenak.

Datu pertsonalen babesa NUPen

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, datuen babesari eta informazioaren segurtasunari buruz erakunde honek duen politikari jarraikiz eta arlo honetan aplikatzekoa den ordenamenduarekin bat, bermatu egiten du webgune honen orrialdeen bidez ematen diren datuen konfidentzialtasuna.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak tratamenduaren arduradun den aldetik erabiltzen dituen datuak egokiak izanen dira, eta pertinenteak tratamenduak justifikatzen duen xederako, betiere interesdunen baimena eta ordenamendu juridikoan aurreikusitako beste helburu batzuk aintzat hartuta. Bestalde, webgune horretan datuak erabiltzen badira, horren berri emanen zaie interesdunei.

Datuen tratamendua Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz egin beharra dago. Interesatuak eskubidea du datuak sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta datuen babesari buruzko beste zenbaitetarako, betiere helbide hau erabiliz: delegado.protecciondatos@unavarra.es

Informazioaren segurtasun kontuan gehitu beharreko neurriak arlo honetan Unibertsitateak dituen Politikari eta Araudiari lotuko zaizkio, baita Segurtasun Eskema Nazionalaren araudi indardunari ere

Cookien erabilera

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webguneak cookiak erabiltzen ditu, estatistika helburuetarako, eta nabigazioaren zenbait ezaugarri pertsonalizatzeko.

Whatsappen erabilera

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webguneak cookiak erabiltzen ditu, estatistika helburuetarako, eta nabigazioaren zenbait ezaugarri pertsonalizatzeko.

NUPek WhatsApp aplikazioa erabiltzen du interesdunei laguntza instituzionala emateko, kontsultei erantzuteko edo informazioa bidaltzeko. Kontsultei emandako erantzunak ez dira inolaz ere lotesleak izango, informazioa emateko modu horrek ez baititu ordezkatzen xede hori duten bide formalak.

Ezin izango da WhatsApp erabili 16 urtetik beherakoekin komunikatzeko. Pentsatzekoa da aplikazio horren bidez NUPekin harremanetan jartzen direnak 18 urtetik gorakoak edo unibertsitateko ikasketen berri jakin nahi duten batxilergoko ikasleak direla.

Kontsultak egitean, telefono zenbaki horretara erantzuteko gaitasuna ematen zaio Unibertsitateari. Esan beharra dago, halaber, zilegi dela kontsultei erantzutean eskuratutako datuak erabiltzea (telefono zenbakiak bereziki) informazio instituzionala edo unibertsitate zabalpenekoa bidaltzeko.

Interesdunak edozein unetan izango du aukera bere harremanerako datuak ezaba ditzatela eskatzeko, WhatsApp bidez hori ere. Datuok ez direla ezabatu egiaztatzen badu, interesdunak aukera dauka Datuen Babeserako delegatuarekin harremanetan jartzeko delegado.protecciondatos@unavarra.es helbide elektronikoan.

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000 | 948 169096
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua