Hasiera > Irisgarritasuna
Nafarroako Unibertsitate Publikoak konpromisoa hartu du –otsailaren 4ko 214/2020 Ebazpena, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Irisgarritasunerako Unitateari buruz– bere webgunea irisgarri bihurtzeko, ongi betetzearren irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretua, sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen irisgarritasunari buruzkoa.
Irisgarritasunaren gaineko deklarazio hau aplikatzekoa da https://www.unavarra.es webgunean.
OHARRA: webgune hau migrazio prozesuan dago, edukiaren eta diseinu berriaren kudeagailu berri batera aldatu behar baitira edukiak.
Gure webguneak partzialki betetzen du 1112/2018 Errege Dekretua, salbuespenengatik eta ondotik aipatzen diren aspektuak bat ez datozelako eskakizunekin.
1112/2018 Errege Dekretuarekin bat ez etortzeagatik:
(Nafarroako Unibertsitate Publikoa webgunearen diseinu berria egiten ari da, eta edukiak CMS berri batera aldatzen, eta, horregatik, baliteke edizioko akats bat edo beste egotea web orrialderen batean)
Web edukiak:
Webekoak ez diren edukiak:
Dokumentazioa eta laguntza-zerbitzuak
Deklarazio hau 2021ko martxoaren 15ean prestatu zen.
Deklarazioa prestatzeko, erakundeak berak egin duen autoebaluazio batez baliatu gara.
Deklarazioaren azken berrikuspena: 2023/09/11
Nahi baduzu, helaraz iezaguzu komunikazioren bat irisgarritasunerako betebeharrei buruz (irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a) artikulua). Adibidez:
Bi hauetakoren bat erabiliz:
Komunikazioak NUPeko Komunikazio Zerbitzuak jaso eta tratatuko ditu, eta Webgunearen Unitatera bidali, hura baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irisgarritasunerako Unitatea.
Eskaera, kexa edo iradokizun bat egin ondoren kasu egin ez badizute, erabakiarekin konforme ez bazaude edo 12.5 artikuluan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira, erreklamazio bat jartzen ahal duzu. Bestetik, erreklamazioa jartzen ahal duzu baldin eta hogei egun balioduneko epea pasatu eta eta erantzunik jaso ezean.
Prozedura hori Erregistro Orokorraren bidez edo egoitza elektronikoaren bidez eginen da.
Webgunea nabigatzaile hauetarako optimizatua dago: M.S. Internet Explorer 8.0 edo haren bertsio berriagoak eta FireFoxen, Safariren, Operaren eta Google Chromeren azken bertsioak. Hau da weberako gomendatzen den bereizmena: 1280x1024.
Webgune hau Responsive bistarako dago diseinatua. Horrela bikain ikusten da tabletetan eta sakelako telefonoetan. Nabigatzaile hauen azken bertsioetarako dago optimizatua: Chrome for mobile, Firefox for mobile, Safari mobile, Opera Mini eta Androiden nabigatzaile natiboa.
Orain, edukiak CMS berri batera migratzeko prozesuan murgilduta dago NUP honako arau hauek betetzeko: 2018ko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretua eta WCAG 2.0 arauaren irisgarritasun arauak (A maila eta AA maila). Prozesu horretan, plantillak aldatu eginen dira, eta edizio-elementu berriak erantsiko dira, betiere irisgarritasuna bermatzearren.