Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Zientziaren Asteak

Erakusketa: Matematika kale kantoian

Bisitazioko Amen eraikina. 2023ko azaroaren 13tik 18ra. Ansoleaga aretoan. San Frantzisko kalea. Iruñea.

Ordutegia: 2023ko azaroaren 13tik 18ra, 10:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 20:30era

Tokia: Bisitazioko Amen eraikina. NUP. Ansoleaga aretoa. San Frantzisko kalea. Iruñea

Erakusketa 2024ko urtarrilaren 22tik otsailaren 2ra bitartean egonen da berriz ikusgai Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sario eraikinean.

"Matematika kale kantoian" erakusketan, teorema, identitate eta bitxikeria matematikoetara hurbilduko gara entretenimenduaren, umorearen, artearen edo animazioaren bidez.

Matematika irakatsi nahi dugu, eta erakutsi telebistako programa bat, umorezko bineta bat, grabatu bat edo animazio sail bat izaten ahal dela abiapuntua horretarako.

Erakusketak zenbait atal ditu, eta atal bakoitzak gai jakin bat:

· “Frogapen animatuak”atalean, emaitza matematiko batzuen frogapen animatuak ditugu, frogapen manipulatiboak direnak, hala nola batura ber bi, batura ber hiru eta Pitagorasen teorema.

· “Bineta matematikoak” izenekoan, marrazkilari handi batzuen sorkuntzak erakusten ditugu, eduki matematikoa dutenak, besteak beste Mingoteren, Forgesen, El Rotoren edo Alberto Montten lanak.

· “Umore matematikoa animazio sailetan” atalean, marrazki bizidunen zenbait sail ezagunetan ageri diren 16 egoera berezi ditugu, eduki matematikoa dutenak.

· Azkenik, "Sekuentzia Matematikoak" atalean, telesailetako 3 bideo matematiko ageri dira, tramaren muina matematika dutenak.

Ustekabeko hauek eta beste zenbait dituzue zain Matematikaren munduan barrena eginen duzuen bidaia animatu honetan.

 

Bisita gidatuak ikastetxeentzat

Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00 etara
Ezinbestekoa da aurretik izena ematea