2022(e)ko azaroaren 8a
ANTZEZLANA. "Yo quiero ser científica"
Tuterako Gaztambide Antzokia
- Izenburua: “Yo quiero ser científica”
- Deskribapena: antzezlan honen bidez, aurreko mendeetako zenbait emakume zientzialariren bizitza eta lana berreskuratuko dute NUPeko bederatzi emakume ikertzailek. Irakasle horiek sortu eta interpretatzen duten antzezlanak ikusgarritasuna eman nahi die emakume zientzialariei, batetik, zientziaren historiaren parte ezezagun bat gogora ekartzeko, eta, bestetik, neska gazteak zientziaren eta teknologiaren arloko emakume gailenekin identifika daitezen, eta inspirazio iturri gisa har ditzaten.
Antzezle bakoitzak zientzialari hauetako bat antzeztuko du: Hipatia Alexandriakoa, matematikaria, astronomoa eta filosofoa (IV.-V. mendeak); Maria Sibylla Merian, entomologoa eta margolaria (1647-1717); Ada Lovelace (Ada Byron izenaz ere ezaguna), matematikaria eta lehen informatikaria (1815-1852); Sofia Kovalévskaya, matematikaria eta astronomoa (1850-1891); Marie Sklodowska-Curie, kimikaria eta fisikaria (1867-1934); Emmy Noëther, matematikaria (1882-1935); Edith Clarke, ingeniari elektrikoa (1883-1959); Klara Von Neumann, informatikaria (1911-1963); eta Hedy Lamarr, telekomunikazio ingeniaria (1914-2000).
- Informazio gehiago hemen: www.unavarra.es/cientificas-upna
- Antzezleak: NUPeko bederatzi emakume ikertzaile hauek: Patricia Aranguren Garacochea (doktorea Industria Ingeniaritzan), Edurne Barrenechea Tartas (doktorea Ingeniaritza Informatikoan), Leyre Catalán Ros (doktoretzako ikaslea Komunikazioetako, Bioingeniaritzako eta Energia Berriztagarrietako Teknologiak programan), Silvia Díaz Lucas (doktorea Telekomunikazio Ingeniaritzan), Marisol Gómez Fernández (doktorea Matematikan), Aránzazu Jurío Munárriz (doktorea Ingeniaritza Informatikoan), Alicia Martínez Ramírez (doktorea Telekomunikazio Ingeniaritzan), Gurutze Pérez Artieda (doktorea Industria Ingeniaritzan eta ekimenaren arduraduna) eta Idoia San Martín Biurrun (doktorea Industria Ingeniaritzan). Denek NUPeko ikerketa institutuetako bitan egiten dute lan: Smart Cities Institutuan (ISC) eta Material Aurreratuen Institutuan (InaMat).
- Eguna: azaroaren 8a (asteartea)
- Ordua: 11:00
- Lekua: Tuterako Gaztambide Antzokia
- Norentzat: interesa duen edonorentzat (bereziki, 8-12 urte bitarteko haurrentzat).
- Iraupena: 90 minutu inguru
- Oharra: Izena eman behar da aldez aurretik HEMEN
- Antolatzailea:Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedra.
- Laguntzaileak: Tuterako Udala
Zientziaren Lagunen Klubaren webgunean dago 2022ko Zientziaren Asteak direla-eta Nafarroan antolatutako jardueren programa osoa.
Volver