Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Zientziaren Asteak

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irrati-teleskopioaren aurkezpena

Mahai-Ingurua. NUPeko Liburutegiko erreferentzia gela

 

Mahai-Ingurua

Zientziak beste modu batean irakastea inklusiboagoak izan daitezen.

Eskolan zientzien irakaskuntzari ematen zaion ikuspegia erabakigarria da kulturaren eta gaitasun zientifikoen garapenean. Bereziki, neskek zientziekiko duten atxikimendurik ezaren eta emakumeen arteko bokazio zientifiko faltaren atzean egon daiteke, besteak beste.

Testuinguruko datu batzuk laburki aipatu ondoren, lantegian agertu diren jokabide eta jarrera batzuk aztertuko ditugu, eta hizpide izanen dugu nola izaten ahal diren lagungarriak metodologia aktiboak eta testuinguruan kokatuak dibertsitateari hobeki erantzuteko eta zientzien ikasketetan emakumeen eta gizonen artean dagoen alde handia txikitzeko (baita gaitasun desberdinak izateagatik, maila sozioekonomikoagatik eta bestelako arrazoiengatik sortzen den aldea txikitzeko ere).

Irakasleak: María Napal, Maribel Zudaire eta Irantzu Uriz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzia Esperimentalen Didaktikako irakasleak

Eguna: azaroak 9, asteartea

Ordua: 18:30ean

Tokia: NUPeko Liburutegiko erreferentzia gela.

Sarrera librea, gela bete arte