Hasiera > Kultura Zientifikoaren Unitatea > Zientziaren Asteak
Fernando Remacha aretoa. Sario eraikina. NUP.
Hizkuntza: ingelesa
Jocelyn Bell Burnell Ipar Irlandako astrofisikari bat da, graduondoko ikasle zenean pulsar baten lehen irrati-seinalea aurkitu zuena beste batzuekin elkarlanean. Irrati-iturri horiek detektatzearen ondorioz, izarren eboluzioaren teoria kontrastatzeko aukera izan da. Erresuma Batuko zientzialari garrantzitsuenetako bat da, sari ugari jaso ditu eta "XX. mendeko lorpen zientifiko esanguratsuenetako baten" egilea da. Aurkikuntzak 1974ko Fisikako Nobel Saria jaso zuen, baina Bell pulsarrak hauteman zituen lehena izan zen arren, ez zen sariaren hartzaileetako bat izan.
Eguna: Azaroak 9, asteartea
Ordua: 11:00etan
Tokia: Fernando Remacha aretoa. Sario eraikina. NUP.
Streaming bidezko emanaldia NUPturaren YouTubeko kanalaren bitartez