Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Zientziaren Asteak

Instagram: zientziari eta teknologiari buruzko argazki lehiaketa #UPNAInvestiga

Abenduaren 10a arte

  • Izenburua: zientziari eta teknologiari buruzko argazki lehiaketa #UPNAInvestiga Instagram sare sozialean.
  • Deskribapena: Parte-hartzaileek argazki bat jarriko dute Instagram sare sozialean, zientziarekin eta/edo teknologiarekin lotutako edukia eta  #UPNAInvestiga “hashtag”a edo etiketa dituena eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa (@upna.nup) eta Teknologiarako Espainiar Fundazioa (FECYT) – Zientziako, Berrikuntzako eta Unibertsitateetako Ministerioa (@fecyt_ciencia) aipatuko dituzte. Argazkia Instagrameko argitalpen batean partekatu beharko da (eta ez “Stories” batean), eta izenburu bat eta haren edukiaren azalpen labur bat jarriko dira. Testuak idatziak izan daitezke, gaztelaniaz edo euskaraz. Irudia garbi egon beharko da, emotikonorik eta testurik gabe.
    Lehiakide bakoitzak hiru argazki aurkezteko aukera izango du gehienez. Jatorrizkoak eta beste lehiaketa batzuetan saritu gabeak izango dira.
    Honako ezaugarri hauek edukiko dituzte lehiaketara aurkeztutako argazkiek:
    • Lehiaketaren antolatzaileek proposatutako gaietara egokitu behar du argazkiak.
    • Edizio digitala baimenduta dago.
    • Ez dira onartuko pertsonen duintasunari eraso egiten dioten argazkiak, ezta modu nabarmenean desatseginak eta iraingarriak direnak ere.
    • Hauetako bat izan daiteke argazki bakoitzaren gutxieneko tamaina: 1080 x 1350 pixel, 1080 x 1080 pixel o 1080 x 566 pixel.
  • Egunak: 2019ko azaroaren 20ko 00:00etatik abenduaren 10eko 23:59ra bitarte egingo da lehiaketa.
  • Parte hartzeko baldintzak: "Sormen Sariak 2017" deialdian parte har dezakete Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko komunitateko kideek, hau da, 2019. urtean titulazio ofizialetan matrikulatutako ikasleek, Irakasle eta Ikertzaileek eta Administrazioko eta Zerbitzuetako langileek, bai eta Adiskide eta Ikasle Ohientzako A3U Programako kideek, Hizkuntzen Goi-mailako Ikastegiko ikasleek, Unibertsitateak eskainitako titulu berekietako ikasleek eta Esperientziaren Gelako ikasleek. Horretarako, lehiaketaren iraupen aldian aipatu taldeetako batekoak direla egiaztatu beharko dute.
    Horretaz gainera, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Instagramen duen profilaren jarraitzaile egin beharko dute parte-hartzaileek (@upna.nup).
  • Sariak:
    • Lehen saria, 150 eurokoa eta dibulgazio zientifikoko liburu sorta bat.
    • Bi accesit, bakoitza 75 eurokoa eta dibulgazio zientifikoko liburu sorta bat.
  • Deialdiaren oinarriak: bit.ly/330614k
  • Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Unibertsitate Proiekziorako eta Erakundeekiko Harremanetarako Errektoreordetza eta Kultura Zientifikoaren Unitatea)
  • Finantzatzailea: Zientziarako eta Teknologiarako Espainiar Fundazioa (FECYT) – Zientziako, Berrikuntzako eta Unibertsitateetako Ministerioa

Zientziaren Lagunen Klubaren webgunean dago 2019ko Zientziaren Asteak direla-eta Nafarroan antolatutako jardueren programa osoa.