Bideo-jokoei buruzko saioa eta kirol elektronikoen erakusketa
Iruñeko Planetarioa

- Izenburua: “Sozializazioa bideo-jokoetan” izeneko mahai-ingurua eta kirol elektronikoen erakusketa Leage of Legendseko txapeldun probintzialen eskutik
- Deskribapena: Bideo-jokoek gazteak bakartzen dituztelako ospea dute, eta, hein handi batean, gizarteak ez du ezagutzen sortzen den elkarte eta harreman mugimendua. Egindako inkesta guztietan, gehiengo zabal batek dio nahiago duela lagunartean jokatu. Hori dela-eta, egun bideo-jokoetan jokatzeak haien bidez sozializatzea dakar.
Mahai-inguruan parte hartuko duten espezialistek kontatuko dute zer-nolako harremanak izaten diren bideo-jokoen bidez eta zer problema sortzen ahal dizkieten gazteei. Alde batetik, guraso eta hezitzaileek aholkularitza premiak aztertuko dituzte, eta, bestetik, gazteek dituzten laguntza premiak. Honako hauek hartuko dute parte: kirol elektronikoetako adituek, jokalari elkarteetako pertsonek, bideo-jokoen garatzaileek eta gazteen eta bideo-jokoen arteko harremanak lantzen dituzten hezitzaileek.
Unibertso ezezagun baten aurrean, zubiak eraiki eta gazte askok bizi eta gozatzen duten unibertso ludiko, kultural eta birtual horri buruzko informazioa eskaini nahi du mahai-inguruak, pertsona helduek mesfidantzaz ikusten duten eta ulertu ezin duten unibertsoari buruz hain zuzen.
- Parte-hartzaileak: Iván Pérez (New Age Learning-eko burua), Aritz Azcona (Pauma S.L. - Hezigamer-eko kidea), Carlos Fernández de Vigo (Dr. Platypus & Ms.-eko zuzendaria eta gidoigilea), Lorena Ares (Dr. Platypus & Ms. Wombat Studiosanimazio zuzendaria, gidoigilea eta zuzendarikidea), Lorenzo Fidalgo (espezialista kirol elektronikoetan) eta Bárbara Ros (Creanavarra Centro Superior de Diseñoko irakaslea). Moderatzailea: Íñigo Mugueta (NUPeko I-COMMUNITAS Institutuko ikertzailea eta Giza eta Hezkuntza Zientziein Saileko irakaslea).
- Eguna: azaroaren 7a (osteguna)
- Ordua: 17:00etatik 18:30era, mahai ingurua; eta 18:30ean, kirol elektronikoen erakusketa.
- Lekua: Iruñeko Planetarioko Ibn Ezra hitzaldi aretoa (Sancho Ramírez kalea, z.g.)
- Norentzat: interesa duen edonorentzat
- Iraupena: pare bat ordu
- Oharra: Sarrera librea izango da, eta izena “online” eman behar da aldez aurretik.
- Antolatzaileak: Nafarroako Unibertsitate Publikoko I-COMMUNITAS Institutua, Pauma S.L. / Hezi Gamer (gizarte eta hezkuntza baliabideen kudeaketa) eta New Age Learning elkartea.
- Laguntzaileak: Iruñeko Planetarioa, “Historia y Videojuegos” ikerketa proiektua eta Bideo-jokoen Espainiar Elkartea (AEVI).
Zientziaren Lagunen Klubaren webgunean dago 2019ko Zientziaren Asteak direla-eta Nafarroan antolatutako jardueren programa osoa.

Volver