Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Zientziaren Asteak

2019(e)ko azaroaren 19a

Mikroskopiari buruzko hitzaldia

Erriberriko Kultur Etxea

  • Izenburua: Nola funtzionatzen du mikroskopioak? (bisita gidatua egingo da “Begi elektronikoa” erakusketara)
  • Deskribapena: gizon-emakumeon begiarentzat ikusteko txikiegiak diren gauzak ikusgarri egiteko tekniken eta metodoen multzoa da mikroskopia, eta horretarako gailua, mikroskopioa. Mikroskopio optikoa asmatu zuten lehenbizi. Bi leiar edo gehiago izaten ditu, eta argiaren errefrakzioa baliatzen du objektuaren irudia handitzeko. Badu, halere, muga bat: gehienez ere, 1.000 bider handiagoa erakusten du objektua. XX. mendean, mikroskopio elektronikoa asmatu zuten, askoz ere ahaltsuagoa, energia-karga handiko elektroiak erabiltzen baititu eta ez argia (fotoiak), mikroskopio optikoak bezala.
    Konparazio modura, giza begiak 0,1 milimetro du ikusmenaren muga; mikroskopio optikoak, 0,0002 milimetro, eta ekorketazko mikroskopiak, 40 nanometro inguru. Nanometro bat 1/1.000.000 milimetro dira. Horregatik, energia-karga handiko elektroiak erabiltzen dituenez, mikroskopio elektronikoarekin objektua 2.000-300.000 aldiz handiagoa ikus daiteke.
    Hizlariak mugikor batekin etxeko mikroskopio bat egiten irakatsiko digu.
    Hitzaldiak hasiera emango dio “Begi elektronikoa” erakusketari: ekorketazko mikroskopio elektroniko batekin ateratako berrogeita hamar argazki baino gehiago daude, José Javier Vesperinas Oroz Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketari Laguntzeko Atal Zientifiko-teknikoko (ILAZT) teknikariak eginak. Azaroaren 19tik abenduaren 12ra egongo da ikusgai Erriberriko Kultur Etxean.
  • Hizlariak: Joaquín Sevilla Moroder, Fisikako doktorea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzako Kulturaren eta Dibulgazioaren Arloaren zuzendaria, NUPeko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Saileko irakasle eta Smart Cities Institutuko ikertzailea (ISC); eta José Javier Vesperinas Oroz, NUPeko Ikerketari Laguntzeko Atal Zientifiko-teknikoko teknikaria (ILAZT).
  • Lekua: Erriberriko Kultur Etxea (Kale Nagusia, 37)
  • Eguna: azaroaren 19a (asteartea)
  • Ordua: 19:00
  • Iraupena: 30 minutu
  • Oharra: sarrera librea izango da aretoa bete arte
  • Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetza eta Kultura Zientifikoaren Unitatea)
  • Laguntzailea: Erriberriko Udala

Zientziaren Lagunen Klubaren webgunean dago 2019ko Zientziaren Asteak direla-eta Nafarroan antolatutako jardueren programa osoa.