Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Zientziaren Asteak

“Begi elektronikoa” argazki erakusketa

Erriberriko Kultur Etxea. Azaroaren 19tik abenduaren 12ra

  • Izenburua: “Begi elektronikoa”
  • Deskribapena: erakusketa honetan, ekorketazko mikroskopio elektroniko batekin ateratako berrogeita hamar argazki baino gehiago daude, egunero ikusten ditugun gauzen irudi harrigarriak (intsektuak, landareak, konposatu kimikoak, mikrofosilak, boligrafoak, txanponak eta abar). Ekorketazko mikroskopio elektronikoarekin giza begiarentzat txikiegiak diren gauzak ikusten dira, ahalmen handiagoa baitu mikroskopio optikoak baino. Mikroskopio elektronikoak energia-karga handiko elektroiak erabiltzen ditu; mikroskopio optikoak, aldiz, fotoiak, hau da, argia. Konparazio modura, giza begiak 0,1 milimetro du ikusmenaren muga; mikroskopio optikoak, 0,0002 milimetro, eta ekorketazko mikroskopiak, 40 nanometro inguru. Nanometro bat 1/1.000.000 milimetro dira. Horregatik, energia-karga handiko elektroiak erabiltzen dituenez, mikroskopio elektronikoarekin objektua 2.000-300.000 aldiz handiagoa ikus daiteke. Gauza ñimiñoen munduan, uhin luzera elektronikoarekin ez dago kolorerik, horregatik dira erakusketa honetako argazkiak zuri-beltzak.
  • Egilea: José Javier Vesperinas Oroz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketari Laguntzeko Atal Zientifiko-teknikoko teknikaria (ILAZT).
  • Norentzat: interesa duen edonorentzat
  • Lekua: Erriberriko Kultur Etxea (Kale Nagusia, 37)
  • Egunak: azaroaren 19tik (asteartea) abenduaren 12ra (osteguna)
  • Ordua: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 21:00etara, eta igandeetan eta jai-egunetan, kontsultatu ordutegia Erriberriko Udalean.
  • Oharra: sarrera librea
  • Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetza eta Kultura Zientifikoaren Unitatea).
  • Finantzatzailea: Zientziarako eta Teknologiarako Espainiar Fundazioa (FECYT) – Zientziako, Berrikuntzako eta Unibertsitateetako Ministerioa
  • Laguntzailea: Erriberriko Udala

Zientziaren Lagunen Klubaren webgunean dago 2019ko Zientziaren Asteak direla-eta Nafarroan antolatutako jardueren programa osoa.