2019(e)ko azaroaren 15a
Petrolioari diogun mendekotasuna gainditzeko moduari buruzko hitzaldia
Iruñeko Planetarioa
- Izenburua: “Energia-kontsumoa eta energia modu jasangarrian sortzea. Nola gainditu petrolioari diogun mendekotasuna”.
- Deskribapena: energia garbien oraina eta geroa aztertuko dute Miguel Araiz Vega eta Alberto Berrueta Irigoyen Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Smart Cities Institutuko ikertzaileek (ISC) eta "Energía sostenible. Sin malos humos" liburuaren idazleek (“Energia jasangarria ke txarrik gabe”).
- Hitzaldiaren laburpena: munduko energia-kontsumoa “kontroletik kanpo” dago, ezbairik gabe. Petrolio erreserbek milioika urte behar izan dituzte betetzeko, eta, gaur egun, husten ari dira energia kontsumitzen dugun moduaren ondorioz. Horrek, gainera, Lurraren berotze globala ekarri du, fenomeno aski ezaguna. Zergatik da oraindik gai hori polemikoa?
Auzi hori argitzeko lehen arazoa datu kopuru ikaragarria da. Hainbeste datu izanik, zaila da bereiztea zein diren garrantzitsuak eta zein kontuan ez hartzekoak. Hitzaldian, unitate askoz pertsonalizatuagoak erabiliko dituzte ikertzaileek, eta esplikatuko dute egunero egiten ditugun gauzetako zeinek kontsumitzen duten energia asko eta zeinek gutxi.
Bigarren arazoa da fisika eta energia inor gutxik dituela gustuko. Hizlariek erakutsiko digute nola kalkula dezakegun erraz zenbat energia kontsumitzen duten egunero egiten ditugun gauzek, adibidez, zenbat energia kontsumitzen dugun bizikletan ibiltzean edo gurina jatean.
Ez da gauza jakina, ezta ere, aerosorgailuek zenbat energia produzitzen duten edo zenbat kostatzen den haiek instalatzea; esaterako, badakizue zenbat energia sortzen duten aerosorgailuen hegalek bira bat ematen duten bakoitzean? Bada, auto elektriko batek 50 km egiteko adina. Beraz, ikasiko dugu kalkulatzen zenbat diru behar den energia-iturri berriztagarriak erabiliz guk behar dugun energia sortzeko.
Azkenik, energia gutxiago kontsumitzeko guk zer egin dezakegun azalduko dute hizlariek. Gainera, esplikatuko digute energia-kontsumoari dagokionez zergatik ez den betetzen “Pixka eta pixka puska” esamolde ezaguna, eta ohartuko gara denok gutxi egiten badugu ezer gutxi lortuko dugula.
- Solaskideak: NUPeko bi irakasle, Smart Cities Institutuko ikertzaileak direnak (ISC): Miguel Araiz Vega (Ingeniaritza Sailekoa) eta Alberto Berrueta Irigoyen (Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailekoa). Aurkezlea: Pablo Sanchis Gúrpide, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Saileko irakasle eta Energia Berriztagarrien Katedraren zuzendaria.
- Eguna: azaroaren 15a (ostirala)
- Ordua: 19:30
- Lekua: Iruñeko Planetarioko Ibn Ezra hitzaldi aretoa (Sancho Ramírez kalea, z.g.)
- Norentzat: interesa duen edonorentzat
- Oharra: sarrera librea izango da aretoa bete arte
- Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Unibertsitate Proiekziorako eta Erakundeekiko Harremanetarako Errektoreordetza eta Kultura Zientifikoaren Unitatea)
- Laguntzailea: Iruñeko Planetarioa
Zientziaren Lagunen Klubaren webgunean dago 2019ko Zientziaren Asteak direla-eta Nafarroan antolatutako jardueren programa osoa.
Volver