2019(e)ko azaroaren 14a
“Hiru minutuan” lehiaketaren finala
Iruñeko Planetarioa
- Deskribapena: graduko eta masterreko NUPeko ikasleek hartzen dute parte lehiaketan, eta ikasketa amaierako lanen edukia 180 segundoan azaltzen diote publiko ez-espezializatuari. Lehiaketan, 1.000 € banatzen dira saritan: 500, graduko kategorian; eta beste 500, masterreko kategorian.
- Lehiaketaren finala: finalistek 3 minutuko monologoak egingo dituzte, eta Javier Izu Nafarroako RNEko esatariak egingo ditu aurkezle lanak.
- Eguna: azaroaren 14a (osteguna)
- Ordua: 19:00
- Lekua: Iruñeko Planetarioko Ibn Ezra hitzaldi aretoa (Sancho Ramírez kalea, z.g.)
- Norentzat: interesa duen edonorentzat
- Oharra: sarrera librea izango da aretoa bete arte
- Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Unibertsitate Proiekziorako eta Erakundeekiko Harremanetarako Errektoreordetza eta Kultura Zientifikoaren Unitatea)
- Finantzatzailea: Zientziarako eta Teknologiarako Espainiar Fundazioa (FECYT) – Zientziako, Berrikuntzako eta Unibertsitateetako Ministerioa
- Laguntzaileak: Iruñeko Planetarioa eta Nafarroako RNE
Zientziaren Lagunen Klubaren webgunean dago 2019ko Zientziaren Asteak direla-eta Nafarroan antolatutako jardueren programa osoa.
Volver