Zientziaren Asteen inaugurazioa
Iruñeko Gaztelu Plaza; 17:30 (eguraldi txarra oztopo ez bada)

- Deskribapena: Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Asteen XIX. edizioari hasiera emango diote Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) zenbait kidek, eta herritar guztientzako zientzia-azoka bat egingo da. Zehazki, Esteban Induráin Eraso eta Asier Marzo Pérez ikertzaileek eta APERNAko ordezkariak mintzatuko dira inaugurazio ekitaldian (APERNA, Nafarroan Energia Berriztagarriak Sustatzeko Ikasleen Elkartea, Energia Berriztagarrien Katedrari lotua).
- Eguna: azaroaren 7a (osteguna)
- Ordua: 17:30 (eguraldi txarra oztopo ez bada)
- Lekua: Iruñeko Gaztelu Plaza
- Norentzat: interesa duen edonorentzat
- Oharra: sarrera librea
- Antolatzaileak: Zientziaren Lagunen Kluba eta Iruñeko Planetarioa
- Laguntzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Zientziaren Lagunen Klubaren webgunean dago 2019ko Zientziaren Asteak direla-eta Nafarroan antolatutako jardueren programa osoa.

Volver