“Letras a la taza” liburu-denda (Tutera): “Jakin-min handiko jendea asetzeko hitzaldiak”: “Metodo zientifikoa: baliabide miragarria”
- Azalpena: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoak, Tuterako campusean, hitzaldi ziklo bat antolatu du azarorako. Erriberako hiriburuan eginen den zikloak “Jakin-min handiko jendea asetzeko hitzaldiak” du izena, eta arratsean emanen diren lau hitzaldik osatzen dute, den-denak zabalkuntza zientifikoaren ingurukoak, irekiak eta doakoak. Ekimen hau Letras a la taza liburu-denda kafetegian eginen da, eta hitzaldi guztiak 20:00etan hasiko dira. Gai hauek landuko dira aurten: droneen iraultza, metodo zientifikoa, artearen eta espekulazioaren arteko muga lausoa, eta eztabaida zahar bat, hots, medikuntza zer ote den, zientzia edo artea.
- Azaroaren 15a, osteguna: “Metodo zientifikoa: baliabide miragarria”, NUPeko Tuterako campuseko Ingeniaritza Saileko Idoya Lacosta Gavari irakasleak emana.
- Argibide gehiago: http://bit.ly/2AmyJkD
- Egunak: azaroaren 8a, 15a, 22a eta 29a, ostegunak
- Ordua: 20:00etan
- Tokia: “Letras a la Taza” liburu-denda (Herrerías kalea, 7, Tutera)
- Norentzat: jende guztiarentzat
- Oharra: sarrera doan aretoa bete arte
- Antolatzailea: NUPeko Tuterako campuseko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa
- Laguntzailea: “Letras a la Taza” liburu-denda
Zientziaren Lagunen Elkartearen web orrialdean dago ikusgai 2018ko Zientziaren Astea dela-eta Nafarroan antolatu diren jardueren programa osoa.
Volver