2018(e)ko azaroaren 17a
Planetarioa (Iruñea): “Zientzia zaletasuna” topaketa

- Azalpena: Planetarioan egingo den azoka horretan, zientziaren eta teknologien hainbat arlotako zaleen elkarteek erabili ohi dituzten materialak, makinak eta tresnak erakutsiko dituzte. Erakusketan, hainbat esparrurekin lotutako elementuak izango dira ikusgai: espazioa, ingurumena, elektronika, energia berriztagarriak, meteorologia, akuarismoa, aeromodelismoa eta ornitologia, besteak beste.
- Eguna: azaroaren 17a, larunbata
- Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
- Tokia: Iruñeko Planetarioa (Sancho Ramírez kalea, z.g.)
- Norentzat: interesa duten guztientzat
- Oharra: sarrera doan
- Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Ikerketako Errektoreordetza eta Kultura Zientifikoaren Unitatea)
- Finantzatzailea: Zientziarako eta Teknologiarako Espainiar Fundazioa (FECYT) – Zientziako, Berrikuntzako eta Unibertsitateetako Ministerioa
- Laguntzailea: Iruñeko Planetarioa
Zientziaren Lagunen Elkartearen web orrialdean dago ikusgai 2018ko Zientziaren Astea dela-eta Nafarroan antolatu diren jardueren programa osoa.

Volver