Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Zientziaren Asteak

2018(e)ko azaroaren 3a

Planetarioa (Iruñea): Big Van Ciencia taldearen “Monologo zientifikoak”

Eduardo Saenz en Monólogos Científicos

  • Izenburua: Big Van Ciencia taldearen “Monologo zientifikoak”
  • Azalpena: Sor genitzake superheroiak ingeniaritza genetikoaren bidez? Gai izango ginateke hominido bati sua nola egin azaltzeko? Zer dio zientziak kaña bat ongi jartzeari buruz? Egon daiteke bizidunik, behar bezalako bizidunik, beste planeta batzuetan, edo mikrobio ziztrinak baino ez? Zer lotura dago supernoba baten eta Lola Flores handiaren artean? Zergatik da Pluton Eguzki Sistemako Tyrion Lannister? Gai da Jordi Hurtado Pi zenbakiaren dezimalak zein diren esateko?
    Zientzialariei eta “frikismo” delakoari buruzko sarrera komiko batekin hasten dira “Monologo zientifikoak”; jarraian, zenbait monologo egiten dira (bakoitza hamar minutu ingurukoa) hizlariaren prestakuntzarekin bat datozen gai edo fenomeno zientifikoei buruz; eta, azkenik, galderetarako txanda bat egiten da, zientzialariek ikus-entzuleen zalantzak argitu ditzaten azaldutako gaiei eta zientziako beste edozein gairi buruz, elkarrekin jardunez eta inprobisatuz. Bertaratuek aukera izango dute beren galderak eskua jasota nahiz Twitter sare sozialaren bitartez plazaratzeko.
    Ikuskizun arina da, zientifikoa, ganberroa eta, batez ere, dibertigarria.
  • Interpreteak: Eder Amayuelas (Geologian doktore eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzailea), Eduardo Sáenz de Cabezón (Matematikan doktore eta Errioxako Unibertsitateko irakaslea) eta Alberto Vivó (Bioteknologian lizentziadun eta Nanoteknologian masterduna).
  • Eguna: azaroaren 3a, larunbata
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Iruñeko Planetarioko Ibn Ezra konferentzia-aretoa (Sancho Ramírez kalea, z.g.)
  • Norentzat: 13 urtetik gorako jende guztiarentzat (13tik beherakoek heldu batekin joan beharko dute)
  • Iraupena: 70 minutu inguru
  • Oharra: sarrera doan aretoa bete arte. Ikuskizunera joateko, beharrezkoa izango da Planetarioko txarteldegian gonbidapena jasotzea, hasi baino ordubete lehenagotik hasita (18:30)
  • Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (ikerketako institutuak, Ikerketako Errektoreordetza eta Kultura Zientifikoaren Unitatea)
  • Finantzatzaileak: NUPeko ikerketako institutuak eta Zientziarako eta Teknologiarako Espainiar Fundazioa (FECYT) – Zientziako, Berrikuntzako eta Unibertsitateetako Ministerioa
  • Laguntzailea: Iruñeko Planetarioa

Zientziaren Lagunen Elkartearen web orrialdean dago ikusgai 2018ko Zientziaren Astea dela-eta Nafarroan antolatu diren jardueren programa osoa.

 

Logo FECYT