Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Zientziaren Asteak

Arrosadiko Campusa (Iruñea): "Campusan Proportzioan" instalazioa

Cartel Campus en Proporción

  • Titulua: “Campusa proportzioan"
  • Azalpena: Iruñeko campuseko Ikasgelategiko ate nagusietatik kanpo, aire zabalean, txartel batzuk zabalduko dira. Txartelok informazio laburra emango dute energiak garapen ekonomikoan eta Nafarroako populazioaren bilakaeran daukan garrantziari buruzko kontzeptu neurgarrien inguruan, kontzeptuok modu erraz eta azkarrean ikusi ahal izateko (eta beraz, alderatu ahal izateko), baita energia berriztagarriek Foru Komunitatean daukaten egoerari buruz ere. Horrela, bisitariak ideia aski ona egin dezake Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileek lantzen dituzten kontzeptu zientifikoei buruz.
  • Egunak: azaroaren 13tik abenduaren 22ra
  • Ordutegia: 8:00etatik 21:00etara
  • Tokia: Arrosadiko campuseko Ikasgelategiko ate nagusietan
  • Norentzat: jende guztiarentzat
  • Oharra: sarrera doakoa
  • Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Ikerketako Errektoreordetza eta Kultura Zientifikoaren Unitatea)
  • Finantzaketa: Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioa (FECYT) – Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa

Zientziaren Lagunen Elkartearen web-orrialdean dago ikusgai 2017ko Zientziaren Astea dela-eta Nafarroan antolatu diren jardueren programa osoa.