Hasiera > Kultura Zientifikoaren Unitatea > Zientziaren Asteak
“Aitona/Amonarekin Unibertsitatera” izenburuko euskarazko lantegia, landareen fotosintesia daukana gai nagusia, aiton-amonek eta beren ilobek DBHko 4. mailako ikasleek, elkarrekin egingo dituzten esperimentuen bidez lantzen dena. Jarduera Joseba Aldasoro Galán, Miriam Gil Monreal eta Amaia Seminario Huarriz Natura Ingurunearen Zientzien Saileko irakasleen kontura izango da.
“Biodibertsitatea, Natusfera plataforma” izenburuko lantegia, gaztelaniaz, Natusfera plataforma ikasteaz arduratzen dena. Plataforma honek bidea ematen du biodibertsitateari buruzko datuak sartzeko, hiritarren zientziaren proiektu baten barruan. Javier Peralta de Andrés Natura Ingurunearen Zientzien Saileko irakaslea arduratuko da lantegiaren garapenaz.
Zientziaren Lagunen Elkartearen web-orrialdean dago ikusgai 2017ko Zientziaren Astea dela-eta Nafarroan antolatu diren jardueren programa osoa.