Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Zientziaren Asteak

2017(e)ko azaroaren 18a

Planetarioa (Iruñea): "Zientzia Zaletasuna" topaketa

Encuentro "Ciencia afición"

 

  • Azalpena: jarduera honetan zenbait diziplina zientifiko eta teknologiko maite dituzten pertsonak, elkarte baten izenean edo bakarka, biltzen dira, eta publikoari kontatzen dizkiote beren esperientziak (zer egiten duten, zer baliabide erabiltzen duten...), horretarako antolatutako hitzaldi batean, Planetarioko hitzaldi aretoan. Halaber, erabilitako materialak, makinak eta lanabesak erakusten ahalko dira, Planetarioko instalazioetan egingo den feria txiki batean. Aukera ona da garatzen ari diren diziplina zientifikoak eta teknologikoak ezagutarazteko, eta komunitate zientifiko ahalik eta zabalena sortzeko, zientzia gizartera hurbiltzea ahalbidetuz. Erakusketan egongo dira, besteak beste, akuarioak, energia berriztagarriei buruzko materialak (zakar kuboekin egindako aerosorgailuak, eguzki labe bat, sakelako telefonoa kandela baten beroaz kargatzea posible egiten duen kargagailu termoelektriko bat, eta hidrogenoz funtzionatzen duten jostailuzko autoak), elektronikarekin zerikusirik daukaten gailuak (3D inprimagailu bat, sumo-borrokarako robot batzuk, beso robotiko bat) eta ingurumenarekin loturiko elementuak (saguzarrentzako kutxa-habiak, argazki-tranpen laginak, hau da, animalia basatiei gauez argazkiak ateratzeko teknika, mugimendu-sentsoreak dituzten argazki kamerekin, eta estazio meteorologikoetako lanabesak).
  • Eguna: azaroaren 18an, larunbata
  • Ordua: 17:30etik 20:00etara (material, makina eta lanabesen erakustaldia Planetarioko ezkaratzean) eta 19:00etatik 20:00etara (erakundeen aurkezpena Planetarioko Ibn Ezra hitzaldi aretoan)
  • Tokia: Iruñeko Planetarioan (Antso Ramirez kalea, z/g)
  • Norentzat: interesa duen ororentzat
  • Oharra: sarrera librea
  • Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Ikerketako Errektoreordetza eta Kultura Zientifikoaren Unitatea)
  • Laguntzailea: Iruñeko Planetarioa
  • Finantzaketa: Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioa (FECYT) – Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa

Zientziaren Lagunen Elkartearen web-orrialdean dago ikusgai 2017ko Zientziaren Astea dela-eta Nafarroan antolatu diren jardueren programa osoa.