Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Zientziaren Asteak

Planetarioa (Iruñea): Ikuskizuna: “Discurshow” (zientzia zabaltzeko modu erakargarri bat)

 

  • Titulua: “Sapiens kodea: hizkuntza zientziaren esplorazio bat”
  • Azalpena: Hizkuntza! Hizkuntza egunero erabiltzen dugu, bai gure pentsamenduak antolatzeko, baita beste batzuei beroriek jakinarazteko ere. Giza jendearen ezaugarri behinena da: beste inongo izakik ez du halakorik. Lanabes ezinbestekoa da gizarte antolamendu, kontrol eta garapenerako. Eta hala ere, eboluzio prozesuko zer unetan ageri zen, misterio handia izan da eta segitzen du izaten. Ez dakigu noiz eta nola garatu zen. Baina ideiak dauzkagu. Asko! “Discurshow” honetan horietako batzuk plazaratuko ditugu. Ideia horien arabera, litekeena da hizkuntza agertu izana begi aurrean ez dauden gauzei buruz pentsatzeko, izan ere ez diren gauzak irudikatzeko. Eta dena hezur-muina jateari uzteko eta dieta on bat eskuratu ahal izateko.
  •  Interpreteak: Xurxo Mariño (A Coruñako Unibertsitateko irakaslea, neurobiologoa, zientzia-dibulgatzailea eta www.culturacientifica.org blogaren egilea) eta Vicente Mohedano (aktorea, “showman”a eta antzerki-zuzendaria)
  • Eguna: azaroaren 11n, larunbata
  • Ordua: 21:00etan
  • Tokia: Iruñeko Planetarioko Ibn Ezra aretoan (Antso Ramirez kalea, z/g)
  • Norentzat: 12 urte baino gehiago dituen ororentzat (edo 12 urte baino gutxiagokoak, lagunduta)
  • Iraupena: 90 minutu inguru
  • Oharra: sarrera doan aretoa bete arte
  • Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Ikerketako Errektoreordetza eta Kultura Zientifikoaren Unitatea)
  • Laguntzailea: Iruñeko Planetarioa
  • Finantzaketa: Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioa (FECYT) – Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa

Zientziaren Lagunen Elkartearen web-orrialdean dago ikusgai 2017ko Zientziaren Astea dela-eta Nafarroan antolatu diren jardueren programa osoa.