Hasiera > Kultura Zientifikoaren Unitatea > Zientziaren Asteak
"Begi elektronikoa" izeneko erakusketak berrogeita hamarretik gora argazki harrigarri biltzen ditu. Argazkiok ekortze mikroskopio elektronikoarekin egin dira. 4.000 aldiz handiagotutako irudi harrigarriak egongo dira ikusgai, dohainik, abenduaren 23ra arte, astelehenetik ostiralera, 9:00etik 21:00etara, Iruñeko campuseko Sario eraikinean. José Javier Vesperinas Oroz Ikerketa Laguntzeko Zerbitzuko kideak prestatu du erakusketa, eta 1 eta 0,005 milimetro arteko laginak erabili ditu: mikrofosilak, intsektuak, landareak, konposatu kimikoak, eta txanponak, boligrafoak eta antzeko eguneroko objektuak.
Zientziaren Lagunen Elkartearen web-orrialdean dago ikusgai 2016ko Zientziaren Astea dela-eta Nafarroan antolatu diren jardueren programa osoa.