"Destellos de luz" liburuaren aurkezpena
"Destellos de luz" liburuaren aurkezpena. Nafarroako Unibertsitate Publikoak argitaratutako dibulgazio lan bat da, eta bertan Unibertsitateko, Iruñeko Planetarioko eta Zientziaren Lagunen Klubeko hogei bat egilek fenomeno horren diziplina-anitzeko ikuspegi bat ematen dute. 2015ean Argiaren Nazioarteko Urtea ospatzen delako argitaratu dute liburu hau. NBEak 2013an aldarrikatu zuen Argiaren Nazioarteko Urtea.
- Tokia: Iruñeko Planetarioan (Tornamira aretoan)
- Eguna: Azaroak 19, osteguna
- Noiz: 19:30ean.
- Parte-hartzaileak: Alfonso Carlosena,Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea; Abián B. Socorro Leránoz liburuaren koordinatzailea; eta, egile diren aldetik, Ángel Mª Andueza Unanua, Silvia Díaz Lucas eta Gurutze Pérez Artieda Unibertsitateko irakasleak, eta Nekane Oroz Bretón Nafarroako Gobernuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Teknologien Zerbitzuko zuzendaria, zeinak lanean parte hartu baitu baita ere. Fernando Jáureguik (Iruñeko Planetarioko astrofisikaria) emango dio amaiera ekitaldiari “Izarren argia” izenburua duen behaketa batekin.
- Betekizunak: Sarrera librea izango da, aretoa bete arte
Zientziaren lagun taldearen web-orrialdean dago ikusgai Nafarroan 2015eko Zientziaren Asteetarako antolatu diren jardueren programa osoa
Volver