Hasiera > Kultura Zientifikoaren Unitatea > Iragarki Ohola
Bi tailer egin ziren: bata, Nafarroako ardoen nortasunari eta bilakaerari buruzkoa; eta bestea, batez ere 27 urte baino gutxiagoko publikoari zuzendua.
Ehun bat lagunek hartu zuten parte aurreko astean dibulgazio gastronomikoko “Sukaldariak eta zientzia. Mahastien eta upategien artean” zikloko bi jardueretan. Zikloa Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatu du. Biak Baluarte Batzar Jauregi eta Auditoriumean egin ziren, hain zuzen ere Verduarte jatetxean; sarrera doakoa izan zen, eta toki libre guztiak bete ziren. Ekitaldiak Europar Batasuneko Next Generation funtsen finantzaketa izan du, bai eta Nafarroako Gobernuaren lankidetza ere.