Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

Tesi-harien #Hilotesis lehiaketa, Bluesky plataforman dibulgazio zientifikoa egiteari buruzkoa


Nork?

NUPeko doktoretzako ikasleak edo lehiaketa hasi aurreko hamabi hilabetean tesia defendatu dutenak, kontuan izanda lehiaketa 2025eko ekainaren 3an hasi dela.

Noiz?

Lehiaketa ekainaren 3tik 17ra eginen da, bi egun horiek barne. Ez dira kontuan hartuko epe horretatik kanpoko argitalpenak edo erregistroak.

Nola?

Prestakuntzaldiko ikertzaileek, parte hartzeko, haria edo karrusela argitaratu ondoren, izena eman, eta argitaratutako hariaren esteka bidali beharko dute FORMULARIO honen bidez. Ez dira aintzat hartuko formularioaren bidez behar bezala erregistratu ez diren argitalpenak, epez kanpo argitaratuak edo formularioan esteka oker jarria dutenak.


Hariaren edo karrusalaren lehenbiziko argitalpenak #HiloTesis traola eduki beharko du nahitaez, eta, aukera izanez gero, @crueuniversidades.bsky.social, @filarramendi.bsky.social, @Unavarra edo @Cultupna aipatu beharko ditu, edo, bestela, irudi batean etiketatu.


Haria edo karrusela estatuko edozein hizkuntza koofizialetan argitaratzen ahalko da, baina zure Unibertsitateak gaztelaniara itzulitako bertsio bat eman beharko du baldin eta fase nazionalerako hautatzen bazaituzte.


Arauak eta jarraibideak

Parte-hartzaileek arau eta jarraibide hauek bete behar dituzte:

  1. Txapelketarako argitalpena zer sare sozialetan aurkeztu nahi den, sare sozial horretan kontu bat izatea.
  2. Parte-hartzaile bakoitzeko argitalpen bat besterik ez da kontuan hartuko, eta Bluesky plataformako 20 mezu izanen ditu gehienez ere. Ez dira aintzat hartuko argitalpenaren erantzunak edo interakzioak, halakorik egonez gero.
  3. Era guztietako elementuak erabiltzen ahalko dituzte beren lanen aurkezpena aberasteko, ilustratzeko, edo, besterik gabe, irakurlearen arreta bereganatzeko edo erakargarriagoa egiteko (estekak, emotikonoak, bideoak, irudiak, gif animatuak, etab.).
  4. Lehiakideek ematen duten datu edo informazio orok publikoari zabaltzeko modukoa izan behar du. Ez da unibertsitate parte-hartzailearen erantzukizuna izanen parte-hartzaileek arau hori betetzen ez badute.
  5. Epaimahaiaren erabakia behin betikoa eta apelaezina izanen da.
  6. Argitalpena 2025eko ekainaren 3ko 00:00etatik ekainaren 17ko 23:59era egin beharko da (Penintsulako ordua).
  7. Argitalpena egin ondoren, formularioa bete beharko da –lehen adierazi dugu haren esteka– lehiaketaren epearen barrenean, hau da, 2025eko ekainaren 17ko 23:59ra arte (Penintsulako ordua).
  8. Estatuko hizkuntza koofizialetako edozeinetan idazten ahal da argitalpena. Finalista izanez gero, argitalpena gaztelaniaz aurkeztu beharko da, estatu mailako epaimahaiak ulertzeko modukoa izan dadin.
  9. Argitalpena Bluesky sare sozialean egiten ahalko da soilik.

 

Sariak

Lehiaketak 500 €-ko sei sari izanen ditu, eta Larramendi Fundazioak ordainduko ditu.

 

Epaimahaia eta balorazio irizpideak

  1. Adierazpena eta edukia (3 puntu gehienez): hizkera arrunta (teknizismorik eta jargoi zientifikorik gabekoa) eta dibulgatzailea erabiltzea, espezializaziorik gabeko irakurleak gai izan daitezen testuingurua, ikergaia eta haren garrantzia ulertzeko. Metodologia, emaitza garrantzitsuenak eta ondorioak deskribatzean, egitura logikoa eta erakargarria erabiltzea. Aldizkari eta eduki espezializatuetarako estekak saihestea. Ez mintzatzea arinkeriaz ikerketaren edukiari buruz; dibulgatzailea izan behar du, hurbila, baina zehatza.
  2. Sormena (3 puntu gehienez): modu egokian eta erakargarrian erabiltzea edukia aberasteko elementuak, hala nola emotikonoak, irudiak, estekak, bideoak edo GIF animatuak. Aurkezpenak irakurleen jakin-mina piztu behar du.
  3. Haria #HiloTesis lehiaketaren helburuetara egokitzea (4 puntu gehienez),  non ezagutzaren dibulgazioa eta transferentzia soziala izanen diren ardatz nagusia.

 

Informazio gehiago

Deialdiaren oinarriak eta ohiko galderak eta gomendioak