Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

Komunikaziorako ikastaro praktikoa irakasle eta ikertzaileentzat

Artikulu zientifikoek (edo papers, ingelesez) ikerketaren emaitzak modu metodiko eta teknikoan azaltzeko balio dute, zientzia publiko orokorrari komunikatzeko. Ikertzaileentzat ez da beti erraza izaten horrelako testuak idazten hastea. Kontu horri buelta eman behar zaio, artikulu zientifikoek aukera oso ona ematen baitute ezagutzaren demokratizazioa lortzeko.

Trantsizio hori erraztearren, irakasle eta ikertzaileei zuzendutako ikastaro trinko bat proposatu dugu, beharrezko ezagutzak eta tresna praktikoak izan ditzaten folio zuriari beldurra galtzeko eta dibulgazio lanari aise aurre egiteko.

Modalitatea: online, ZOOM bidez.

Eguna: 2025eko apirilaren 9an.

Ordua: 10:00etatik 14:00etara.

Hizlariak: Elena Sanz, Eva Catalán eta Beatriz Pérez (The Conversation komunikabideko editoreak); eta Lluís Montoliu, herrialde honetako dibulgatzaile handienetako bat.

EDUKIAK

1.- Zerk erakartzen du irakurleen arreta?
Elena Sanz, kazetari zientifikoa. The Conversationeko erredakzioburua.

2.- Hizkuntzari eta gramatikari buruzko klase azkar bat.
Eva Catalán, kazetari eta filologoa.  The Conversationeko editorea.

3.- Sare sozialetako presentzia: zergatik den garrantzitsua eta nola kudeatu behar den.
Beatriz Pérez, sare sozialetan espezializatutako kazetaria. The Conversationeko audientzien garatzailea.

4.- Kasu praktiko bat: zientzialari baten testigantza dibulgatzen.

Lluis Montoliu. Biologian doktorea da, eta ikertzailea Bioteknologiako Zentro Nazionalaren Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluan, bai eta Carlos III Osasun Institutuko Sareko Ikerketa Biomedikorako Zentroan ere, Gaixotasun Arraroen arloan.

IZEN-EMATEA

 

Antolatzaileak: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kultura Zientifikoaren Unitatea eta Hezkuntzaren Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegia.