Hasiera > Kultura Zientifikoaren Unitatea > Iragarki Ohola
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) hamabi kapitulu berri egin ditu, sei gaztelaniaz eta sei euskaraz, “Zientzia puntu-puntuan / Ciencia al punto” podcast formatuko zientzia-dibulgazioko kanalerako. Programa 2021eko urtarrilean hasi zen, eta haren 74 kapitulu egin dira dagoeneko (40 gaztelaniaz eta 34 euskaraz). Podcastaren helburua “pilula” informatibo txikien bidez unibertsitateko ikertzaileek teknologiaren eta ingurumen-, gizarte- eta giza zientzien arloko edukiak herritarrei hurbilaraztea da. Proiektuak Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso du, baita Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioko Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioarena ere (FECYT).