Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

María Mina eta Inés Larráyoz NUP-eko ingeniariek irabazi dute Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedraren poster lehiaketa

NUPeko beste bi egresatuk, María Sangüesak eta Itsaso Zulaikak, bigarren saria eskuratu dute ingeniaritzako ikasketa amaierako lanengatik

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) bi egresatuk, María Mina Urbiolak (Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra egin zuen) eta Inés Larráyoz Arrigotek (Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako graduatuak), irabazi dute emakumeek Zientziaren eta Teknologiaren Arloetan egindako Ikasketa Amaierako Lanei buruzko Poster Lehiaketaren VI. edizioa, Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak antolatua, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Sari gisa 900na euro eskuratu dituzte. Orobat, NUPeko beste bi tituludunek, María Sangüesa Recaldek (Telekomunikazio Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra egin zuen) eta Itsaso Zulaika Gilek (Industria Teknologien Ingeniaritzan graduatua) bigarren postua lortu dute lehiaketa horretan, eta, beraz, 450na euro eskuratu dituzte.

Informazio gehiago