Hasiera > Kultura Zientifikoaren Unitatea > Iragarki Ohola
Bernardo García Pola Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakasle eta ikertzaileak Talent Land Espainia dibulgazio ekitaldian parte hartuko du gaur, uztailak 5 (ostirala), Málagako FYCMA esparruan, ekitaldiak Europan duen egoitzan. Espainian dibulgazioan aritzen diren pertsona ezagunenetako batzuk biltzen dira Talent Land ekitaldian, baita networking jardueren, erronken, tailerren eta hitzaldien bidez aro digitalean bere karrera sustatzeko interesa duen jendea ere.