Hasiera > Kultura Zientifikoaren Unitatea > Iragarki Ohola
Idoia Jiménez Miguel doktoratu aurreko ikertzaileak ordezkatu du Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) #HiloTesis estatuko dibulgazio lehiaketan. Hartan, parte-hartzaile guztiek beren ikerlanaren edukia azaldu behar izan dute sare sozialetako mezu batzuen bidez (gehienez ere 20 mezu). Lehiaketa Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziak antolatu du, Ignacio Larramendi Fundazioarekin batera. Epaia uztaileko lehenbiziko hamabostaldian emanen da jakitera, eta 500 euroko sei sari emanen dira osotara.