Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) zenbait diziplinatako 25 irakaslek dibulgazio zientifikoko 153 hitzaldi eman dituzte 2023-2024 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoko eta Lanbide Heziketako (LH) 48 ikastetxetan. Jarduera hori Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzak bultzatu du bere Kultura eta Kirol Unitatearen bidez, eta José Basilio Galván Herrera irakasleak koordinatu du (Ingeniaritza Sailekoa), ikasleei zientziaren eta teknologiaren inguruko gai asko ezagutzera emateko. Ekimenak Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioko Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (FECYT) laguntza du.