Hasiera > Kultura Zientifikoaren Unitatea > Iragarki Ohola
Eszenatokitik ongi komunikatzeko abileziak ikasi nahi dituzten ikertzaileentzat da ikastaro hau, TED hitzaldien formatuko bakarrizketak eta zientziari buruzkoak egiten ikasi nahi dutenentzat.
Gai zientifikoak ahoz komunikatzea ikus-entzule ez-espezializatuei.
Zientziari buruzko bakarrizketa bat diseinatu, entseguak egin eta taularatzea.
22 orduko ikastaroa da, bi formatu hauetan banatua:
Oriol Marimon, kimikaria eta Big van Cienciaren fundatzailea.
Helena González, biomedikua eta Big van Cienciako eduki hezigarrien koordinatzailea.
Zientzia dibulgatzen oro har eta bereziki zientziari buruzko bakarrizketak egiten ikasi nahi duten ikertzaileei eta doktoregaiei dago zuzendua ikastaroa.
Ikastarorako hautatzen diren ikasleek bakarrizketa bana eginen dute ikuskizun publiko batean, ekainean. Une egokia iristen denean emanen zaizkie xehetasunak.
Lehenbiziko saioa, urtarrilaren 29koa (onlinekoa)
Bigarren saioa, otsailaren 19koa (onlinekoa)
Hirugarren saioa, otsailaren 26koa (onlinekoa)
Laugarren saioa, martxoaren 18koa (onlinekoa)
Bosgarren saioa, maiatzaren 20koa (presentziala)
Seigarren saioa, maiatzaren 21ekoa (presentziala)
Ikastaroan izena emateko, idatzi mezu bat ucc@unavarra.es helbide elektronikora.
Kultura Zientifikoaren Unitatea