Hasiera > Kultura Zientifikoaren Unitatea > Iragarki Ohola
2024ko #HiloTesis lehiaketan NUPen ordezkari izanen den hariaren aukeraketaren akta
NUPeko doktoretzako ikasleak edo lehiaketa hasi aurreko hamabi hilabetean tesia defendatu dutenak, kontuan izanda lehiaketa 2024ko maiatzaren 28an hasi dela
Lehiaketa ekainaren 1etik 15era eginen da, bi egun horiek barne. Ez dira kontuan hartuko epe horretatik kanpoko argitalpenak edo erregistroak.
Prestakuntzaldiko ikertzaileek, parte hartzeko, haria edo karrusela argitaratu ondoren, izena eman, eta argitaratutako hariaren esteka bidali beharko dute INPRIMAKI honen bidez. Ez dira aintzat hartuko formularioaren bidez behar bezala erregistratu ez diren argitalpenak, epez kanpo argitaratuak edo formularioan esteka oker jarria dutenak.
Hariaren lehenbiziko mezuak edo karruselaren lehenbiziko irudiak #HiloTesis traola eduki beharko du nahitaez, eta, aukera izanez gero, @RedDivulga, @filarramendi, @Unavarra edo @Cultupna aipatu beharko ditu. Bestela, irudi batean etiketatzen ahalko dira horiek.
Haria edo karrusela estatuko edozein hizkuntza koofizialetan argitaratzen ahalko da, baina Unibertsitateak gaztelaniara itzulitako bertsio bat eman beharko du baldin eta fase nazionalerako hautatzen badute.
#HiloTesis zenbait sare sozialetan argitaratzen ahalko dute, baina parte-hartzaileak formularioan adierazi beharko du zehazki haietako zeinekin parte hartu nahi duen lehiaketan. Zabalpen eta inpaktu handiagoa lortzearren, argitalpena sare sozial batean baino gehiagotan egitera animatzen ditugu parte-hartzaileak.
Parte-hartzaileek arau eta jarraibide hauek bete behar dituzte:
Lehiaketak 500 €-ko sei sari izanen ditu, eta Larramendi Fundazioak ordainduko ditu.
1. Adierazpena eta edukia (3 puntu gehienez): hizkera arrunta (teknizismorik eta jargoi zientifikorik gabekoa) eta dibulgatzailea erabiltzea, espezializaziorik gabeko irakurleak gai izan daitezen testuingurua, ikergaia eta haren garrantzia ulertzeko. Metodologia, emaitza garrantzitsuenak eta ondorioak deskribatzean, egitura logikoa eta erakargarria erabiltzea. Aldizkari eta eduki espezializatuetarako estekak saihestea. Ez mintzatzea arinkeriaz ikerketaren edukiari buruz; dibulgatzailea izan behar du, hurbila, baina zehatza.
2. Sormena (3 puntu gehienez): modu egokian eta erakargarrian erabiltzea edukia aberasteko elementuak, hala nola emotikonoak, irudiak, estekak, bideoak edo GIF animatuak. Aurkezpenak irakurleen jakin-mina piztu behar du.
3. Haria #HiloTesis lehiaketaren helburuetara egokitzea (4 puntu gehienez): non ezagutzaren dibulgazioa eta transferentzia soziala izanen diren ardatz nagusia.
Deialdiaren oinarriak eta ohiko galderak eta gomendioak