Hasiera > Kultura Zientifikoaren Unitatea > Iragarki Ohola
Zientziaren Legearen, LOSUren, jakintza transferitzeko bulegoei buruzko errege dekretuen eta ACADEMIA akreditazioari buruzko errege dekretuaren azken berrikuspenek oso modu argian nabarmendu dute lehenbiziko aldiz zientziaren dibulgazioaren garrantzia, zientzia gizartera eramateko ahaleginarena alegia. Oro har, esplizituki onartzen hasia da ezen sistema unibertsitarioaren zereginetako bat, ezagutza sortzeaz gain, ezagutza hori gizartera zabaltzea eta transferitzea dela.