Hasiera > Kultura Zientifikoaren Unitatea > Iragarki Ohola
Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Saileko ikertzaileek egindako kartelak Haginak eta Pinuak eraikinetan daude ikusgai
Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailak dibulgazio zientifikoko 27 poster prestatu ditu bere irakasleen ikerketa-lana ezagutzera emateko. Kartelek askotariko edukiak biltzen dituzte, hala nola ingeniaritza eta diseinu elektronikoa, haririk gabeko komunikazioak, energia berriztagarriak, zibersegurtasuna, sentsorika, material berriak, fotonika, irudiaren prozesatzea edo terahertzen teknologiak.