Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

Komunikazioko eta dibulgazio zientifikoko ikastaro praktikoa

Ekainak 8 (osteguna) eta 9 (ostirala)

Ikertzaileak ohituak daudenez artikulu zientifikoak edo papers izenekoak idaztera –haietan modu teknikoan eta metodikoan azaltzen dituzte beren ikerketen emaitzak–, ez zaie erraza egiten hortik abiatuz zientzia jende ororentzat komunikatzen hastea. Trantsizio hori erraztearren, ikertzaileei zuzendutako ikastaro trinko bat proposatu dugu, beharrezko ezagutzak eta tresna praktikoak izan ditzaten folio zuriari edo mikrofonoari beldurra galtzeko eta dibulgazio lanari aise heltzeko.

Modalitatea: online, ZOOM bidez
Ordua: 10:00etatik 13:00etara

Matrikula:

Tokiak: 60

Programa

Ekainak 8, osteguna

10:00h Zerk erakartzen du irakurleen arreta? Atentzioaren neurozientzia eta storytellinga.
Sergio Ferrer. Kazetari zientifikoa. The Conversationeko “Zientzia + Teknologia” atalaren editorea. .

11:00h Nola idazten da dibulgazioko artikulu bat? 
Claudia Lorenzo. Kazetari eta gidolaria. The Conversationeko “Kultura” atalaren editorea.

12:00 - Sare sozialetako presentzia: zergatik den garrantzitsua eta nola kudeatu behar den.
Beatriz Pérez. Sare sozialetan espezializatutako kazetaria. The Conversationeko audientzien garatzailea.

Ekainak 9, ostirala

10:00 - Honela heldu behar zaio prentsarako, irratirako edo telebistarako elkarrizketa bati.
Nùria Jar. Freelance kazetaria, zientzian eta osasunean espezializatua, irratian eta podcastetan esperientzia duena. El Matí de Catalunya Radioko eta SINC agentziako ohiko kolaboratzailea.

11:00 - Hitzaldi eta konferentziak: honela egokitzen da testu bat ahozkorako.
Oriol Marimon. Kimikaria eta dibulgatzailea. Eskarmentua du Stand-Up Comedy delakoan. Big Van Ciencia taldeko kidea.

12:00 - Nola egin eszenaratze on bat.
Helena González-Burón. Biomedikuntzan doktorea eta Big Van Cienciaren sortzaileetako bat. Ikus-entzunezko zenbait komunikabidetan dihardu dibulgatzaile.

Antolatzaileak

Kultura Zientifikoaren Unitatea eta The Conversation

Nafarroako Doktoretza Eskola (NADOE) eta Hezkuntzaren Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegia (HBGMI)

Laguntzaileak