Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

Maider Martínez, Jennifer Moriones, Anne Oyarzun eta Gonzalo Reguera ikasleek #HiloTesis lehiaketan aurkeztu dituzte beren lanak

NUPek aukeratu behar du zein harik ordezkatuko duen Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziak eta Ignacio Larramendi Fundazioak antolatutako lehiaketan

Maider Martínez Balerdi, Jennifer Moriones Domeño, Anne Oyarzun Domeño eta Gonzalo Reguera Zaratiegui Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) doktoretzako ikasleek #HiloTesis dibulgazio-lehiaketa nazionalean aurkeztu dituzte beren lanak. Lehiaketa horretan, parte-hartzaile bakoitzak bere ikerketaren edukia elkarren artean loturiko txioen hari baten bidez azaldu behar du, 20 txiotan gehienez ere. Unibertsitateak pertsona horien artean hautatuko du nor izanen den bere ordezkaria Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziak Ignacio Larramendi Fundazioaren laguntzarekin antolatutako lehiaketan. Epaia ekainaren hasieran jakinaraziko da, eta hiru sari banatuko dira, haietako bakoitza unibertsitate bati.

Informazio gehiago