Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

“Egin tira haritik: nola kontatu zure ikerketa Twitterren (#HiloTesis)” ikastaroa

Apirilaren 27an eta 28an

Sarrera

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileei eta doktoretzako ikasleei prestakuntza eta mentorizazioa emanen zaie jakin dezaten nola diseinatu eta prestatu nork bere ikerketa azaltzeko Twitterreko hari bat. Azken helburua 2023ko #HiloTesis lehiaketan parte hartzeko prestatzea izanen da, baita zientzia Twitterren zabaltzera animatzea ere. 

 

Helburuak                                                                                                                            

  • Erakustea mota guztietako jendeari zientzia komunikatzea zeinen baliagarria eta beharrezkoa den.
  • Publiko orokorrari zientzia sare sozialen bidez, eta bereziki, Twitterren bidez dibulgatzeko behar diren ezagupen eta trebetasun teoriko zein praktikoak eskuratzea.
  • NUPeko doktoretzako ikasleak edo doktore berriak CRUEk antolatutako #HiloTesis lehiaketan parte har dezaten sustatzea.

Iraupena eta metodologia

Bi ordu eta erdiko bi saio, oso praktikoak. Ikastaro hibridoa: presentziala lehenbiziko egunean eta online bigarrenean. 

Hizlariak

  • Joaquín Sevilla, Jakintza eta Kultura Zientifikoa Zabaltzeko Laboral Kutxa Katedraren zuzendari eta dibulgatzaile zientifikoa.
  • Lara Sanoguera, Valladolideko Unibertsitateko ikertzaile eta 2022ko #HiloTesis lehiaketaren irabazlea.
  • Daniel Pattier, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko ikertzaile eta 2022ko #HiloTesis lehiaketako bigarren saritua.
  • Elena Rodríguez, Extremadurako Unibertsitateko ikertzaile eta 2022ko #HiloTesis lehiaketako hirugarren saritua.

Nori dagoen zuzendua

Dibulgazio zientifikoan interesa duten doktoregaiei eta irakasle eta ikertzaileei.

Parte-hartzaile kopurua

50 

Eguna, ordua eta tokia

Apirilaren 27an, 09:30etik 12:00etara. Presentziala. Ikasgelategiko 018. gela. 
Apirilaren 28an, 10:00etatik 12:30era. ONLINE, ZOOM bidez.

Edukiak

Apirilak 27, osteguna

09:30 - 12:00 Zergatik dibulgatu zientzia sareetan. Twitter, zientzia dibulgatzeko sarea. Nola egin Twitterreko hari bat, jendeak hartatik tiratzeko gogoa izan dezan.
Joaquín Sevilla, Jakintza eta Kultura Zientifikoa Zabaltzeko Laboral Kutxa Katedraren zuzendari eta dibulgatzaile zientifikoa.

VApirilak 28, ostirala
10:00 - 12:30 #HiloTesis lehiaketako esperientzia arrakastatsuak
Lara Sanoguera, Valladolideko Unibertsitateko ikertzaile eta 2022ko #HiloTesis lehiaketaren irabazlea. 
Daniel Pattier, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko ikertzaile eta 2022ko #HiloTesis lehiaketako bigarren saritua.
Elena Rodríguez, Extremadurako Unibertsitateko ikertzaile eta 2022ko #HiloTesis lehiaketako hirugarren saritua.

IInskripzioa

Izena emateko, egin klik esteka honetan.

Antolatzaileak:

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kultura Zientifikoaren Unitatea

Laguntzaileak: