Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

2023(e)ko maiatzaren 1a

Tesi-harien #HiloTesis lehiaketa, Twitterreko dibulgazio zientifikoari buruzkoa

 

Nork?

Tesia lehiaketa hasi aurreko sei hilabetean defendatu duten NUPeko doktoretzako ikasleek, kontuan izanda 2022ko apirilaren 19an hasi dela

Noiz?

Lehiaketa maiatzaren 1etik 7ra eginen da, bi egun horiek barne. Ez dira kontuan hartuko epe horretatik kanpo argitaratutako hariak.

Nola?

Ikasle bakoitzak bere haria argitaratuko du, eta, ondoren, lehiaketan izena eman eta bere harirako esteka bidali beharko du INPRIMAKI HONEN bidez. Ez dira kontuan hartuko inprimakiaren bidez behar bezala bidali ez diren hariak.

Hariaren lehenbiziko txioak @RedDivulga, @filarramendi, @UNavarra eta @Cultupna aipatu edo etiketatu behar ditu, eta “Abro #HiloTesis  aipamenarekin amaituko da.

Haria Estatuko edozein hizkuntza koofizialetan argitaratzen ahalko da, baina Unibertsitateak gaztelaniara itzulitako bertsio bat emanen du baldin eta bi kategorietako edozeinetan fase nazionalerako hautatzen badute.

Arauak eta jarraibideak

Parte-hartzaileek arau eta jarraibide hauek bete behar dituzte:

  1. Ezinbestekoa da Twitter kontu bat izatea.
  2. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez ere 20 txioko hari bakarra aurkezten ahalko du. Zenbaketa hori egiteko, ez dira kontuan hartuko beste erabiltzaile batzuen erantzunak.
  3. Era guztietako elementuak erabiltzen ahalko dira lanen aurkezpena aberasteko, ilustratzeko, edo, besterik gabe, irakurlearen arreta lortzeko edo erakargarriagoa egiteko (estekak, emotikonoak, bideoak, irudiak, gif animatuak, etab.).
  4. Lehiakideek ematen duten datu edo informazio orok publikoari zabaltzeko modukoa izan behar du.
  5. Epaimahaiaren erabakia behin betikoa eta apelaezina izanen da.
  6. Haria maiatzaren 1eko 00:00etatik maiatzaren 7ko 23:59 bitarte argitaratu beharko da.
  7. Behin haria argitaratuta, lehiaketan izena emateko, inprimaki hau bete beharko da, aurreko paragrafoan ezarritako epearen barrenean.  
  8. Estatuko hizkuntza koofizialetako edozeinetan argitaratzen ahal da Twitterreko haria.

Sariak

Espainiako fase nazionala: hiru sari, bakoitza 1.000 €-koa, hiru unibertsitatetako ikasle banaren hari onenentzat.

Balorazio irizpideak

1.- Adierazpena eta edukia (3 puntu gehienez): hizkera arrunta (teknizismorik eta jargoi zientifikorik gabekoa) eta dibulgatzailea erabiltzea, espezializaziorik gabeko irakurleak gai izan daitezen testuingurua, ikergaia eta haren garrantzia ulertzeko. Metodologia, emaitza garrantzitsuenak eta ondorioak deskribatzean, egitura logikoa eta erakargarria erabiltzea. Aldizkari eta eduki espezializatuetarako estekak saihestea. Ez mintzatzea arinkeriaz ikerketaren edukiari buruz; dibulgatzailea izan behar du, hurbila, baina zehatza.

2.- Sormena (3 puntu gehienez): modu egokian eta erakargarrian erabiltzea edukia aberasteko elementuak, hala nola emotikonoak, irudiak, estekak, bideoak edo GIF animatuak. Aurkezpenak irakurleen jakin-mina piztu behar du.

3.-  Haria #HiloTesis lehiaketaren helburuetara egokitzea (4 puntu gehienez), non ezagutzaren dibulgazioa eta transferentzia soziala izanen diren ardatz nagusia.

Informazio gehiago

Deialdiaren oinarriak

I. eranskina. Maiz egiten diren galderak eta gomendioak