Hasiera > Kultura Zientifikoaren Unitatea > Iragarki Ohola
- HITZALDIA: "Mujer, ciencia y tecnología: nuestra experiencia personal".
Non: Barañain BHI (Batxilergoa).
NUPeko bi ikertzailek, Leyre Catalánek eta Patricia Alegríak, alegia, beren esperientzia profesionalaren berri emanen dute. Ingeniariak eta ikertzaileak dira Ingeniaritza Termikoan, eta, hitzaldian, unibertsitatean hasi aurretik izandako ibilbidea izanen dute hizpide.
- 11:30 - “Historiako emakume zientzialariak” ERAKUSKETAren inaugurazioa, NUPen Arrosadiko campuseko zenbait tokitan.
Zenbait panelen bidez, emakumeek zientziaren historian izan duten presentzia erakusten da. Jarduera horrek helburu argi bat du: nolabait arintzea testuliburuetan emakumezkoen ekarpenei egiten zaizkien erreferentzien eskasia eta, horren ondorioz, gazteek emakume zientzialariei dagokienez duten eredu falta.
Non: otsailaren 6tik 13ra Arrosadiko Liburutegian, eta otsailaren 13tik 17ra NUPen Tuterako campusean.
- 11:45 - BIDEOA: “El futuro tiene nombre de mujer".
Sonia Elizondo ikertzailea protagonista eta Sonia Bengoetxea zinegilea zuzendari duen bideoaren estreinaldia.
Non: NUPeko liburutegiko Open Space-an.
Zientzian eta teknologian eta, bereziki, ingeniaritza informatikoan aritzen diren pertsonen irudian gaur egun nagusi diren estereotipoak desagerrarazteko helburua du bideoak. Itxuraz zientziak edo letrak aukeratu beharrak bultzaturik, edo arlo emozionalaren edo arlo zientifikoaren artean aukeratu beharra dela-eta, gazteek zenbait ogibide baztertzen dituzte, ezjakintasun hutsez, eta hori traba handia da erabakiak hartzerakoan.
- 12:00 - Batxilergoko ikasle ikertzaileek egindako LANEN AURKEZPENA.
Aztergaia emakume eta/edo zientzia duten lanak dira, Valle del Ebro BHIko eta Plaza de la Cruz BHIko ikasleek eginak.
Non: NUPeko liburutegiko Open Space-an.
- 13:15 - Itxiera ekitaldia eta parte hartu izanaren ziurtagirien banaketa.
“Emakumeak Ingeniaritzan” solasaldia, NUPeko Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzako Graduko ikasle hauen eskutik: Ana Sarroca Salvatierra eta Virginia Pascual Azcona.
Tokia eta ordua: Valle del Ebro BHI, 12:00etan.
- LANTEGI ZIENTIFIKOAK lehen hezkuntzarako, ingeniariek gidatuak.
Non: San Juan de la Cadena ikastetxea.
Idoia San Martín Biurrun eta Gurutze Pérez Artieda NUPeko ingeniari eta ikertzaileek lantegi hauek gidatuko dituzte ikastetxeko lehen hezkuntzako geletan.