Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

“Dibulgatzen dut, beraz banaiz” ikastaroa, Oriol Marimon Big van Cienciaren sortzaileak emana

Abenduaren 14an eta 15ean

Sarrera:

Zientzian eta ikerkuntzan ibili arren, aukera duzu komunikazio zientifikoa publiko guztientzako produktu erakargarri bilakatzeko. Hori ez da beti samurra, eta, bide hori errazteko, irakasle eta ikertzaileei zuzendutako ikastaro trinko bat egitea proposatzen dizugu, ezagutza eta tresna praktikoak izan ditzazun zientzia dibulgatzeko, baita umorez ere.

Helburuak:                                                                                                                                                   

Ezagutza eta gaitasun teoriko eta praktikoak eskuratzea zientzia jende guztiari dibulgatzeko, zenbait euskarritan: idatziz, ikus-entzunezkoen bidez, sare sozialetan eta zientzia-arloko bakarrizketetan. Ezagutza eta gaitasun praktikoak eskuratzea zientzia umorez dibulgatzeko eta publiko konkretuengana iristeko, hala nola gazte eta nerabeengana.

Iraupena eta metodologia:

Bi orduko hiru modulu eta ordubeteko bi modulu. Ikastaro presentziala.

Hizlariak:

Oriol Marimon, kimikaria eta Big van Cienciaren fundatzailea.

Nori dagoen zuzenduta:

Dibulgazio zientifikoan interesa duten irakasle eta ikertzaileak.

Parte-hartzaileak:

40

Egunak eta ordua:

2022ko abenduaren 14an eta 15ean,

10:00etatik 14:00etara

Edukiak:

Lehenbiziko eguna, abenduaren 14a

10:00etan: edukiak hautatzea eta horiek entzuleei egokitzea

12:00etan: dibulgazio testuak, arreta eta istorio kontalaritza 

Bigarren eguna, abenduaren 15a

10.00etan: bakarrizketak nola egin eta umorea nola

12:00etan: nola dibulgatu nerabeentzat

13:00etan: eduki zientifikoak sareetan

 Antolatzaileak:

Kultura Zientifikoaren Unitatea

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hezkuntza Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegia

Laguntzaileak: