Hasiera > Kultura Zientifikoaren Unitatea > Iragarki Ohola
Lehiaketa 19:00etan eginen da eta sarrera librea izanen du; saria emanen zaie beren gradu edo master amaierako lana hobekien komunikatzen duten ikasleei
Zortzi parte-hartzaile sailkatu dira Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatzen duen “Hiru minutuan” lehiaketaren zazpigarren edizioko finalerako. Lehiaketa graduko eta masterreko ikasleei zuzendua da, eta ikasketa amaierako lanen edukia (gradu eta master amaierako lanena) espezializatua ez den publiko bati 180 segundoan hobekien azaltzen diotenak saritzen ditu. Aipatutako finala bihar eginen da, azaroaren 17an, osteguna, 19:00etan, Iruñeko Arrosadiko campuseko Sario eraikineko Fernando Remacha aretoan. Sarrera librea izanen da aretoa bete arte.